Tximeletak (+CD)

Neska txiki bat jaio da, eta amari tximeleta bat jarri zaio bularrean. Erizain batek esaten dio ongietorriaren seinale dela.

Egun horretatik aurrera, tximeletak neskaren bizitzan etengabe azalduko dira, baina beti ez dira izango ongietorria emateko, momentu zailetan ere ondoan izango ditu. Beraz, tximeleta guztiak ez dira berdinak. Adibidez, tximeleta hego bakarra “ez dagoenaren” sinbolo bihurtuko da: osasuna eskas duen amonaren sinbolo, etxean ez dagoen aitaren sinbolo, edo bere gustuko duen panpina besobakarra gogoratuko dio.
Neska-mutilak dantzan dauden bitartean, kanta batean tximeleta bat ageriko da, eta neskaren aldaketaren metafora ere izango dira tximeletak.
Oharra: Liburu hau Arian Irakurgai Mailakatuak sailekoa da, eta 12 atal ditu. Tarteka irakurritakoaren gaineko ariketak daude, edo lexikoa lantzekoak… Hainbat hitz zailxeagoak azpimarratuta datoz testuan: horien esanahia atzeko hiztegian datoz. Liburuak CD bat du narrazioa entzuteko.

Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat:
Amabitxi orain familiarekin bizi da.
Egun osoa ematen du ohean, eta txistu egiten du arnasa hartzean. Eskolatik etortzen denean, neska txikia harengana joaten da.
-Zergatik egiten duzu zarata hori, amabitxi?
-Lumaz beterik dauzkat birikak.
-Begira ,marrazki bat ekarri dizut.
Tximeleta bat erakutsi dio.
-Zergatik falta zaio hegal bat?
Agian, panpinari ere besoa falta zaiolako; agian, amabitxiri ere osasuna falta zaiolako.


(17.or)



 

Orrialdeak: 63
A2
2016-10-06
16243710
2664