Suaren froga
Zerainen, 1488an jaio eta Granadan hil zen Joanes Lopez Zeraingoa, 1530ean, Inkisizioaren sutan erreta, kutsu luteranoa zuten liburu batzuk idazteagatik. Bera da liburu honetako protagonista nagusia.
Egilea: Patri Urkizu
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2021
Patri Urkizu idazle gipuzkoarrak pertsonaia ikertu eta, garai hartako testuingurua kontuan hartuz, Errenazimendu garaira eramango du irakurlea. Horrekin batera, egilearen irudimenetik sortutako pasarte ugari aurkituko ditugu. Izan ere, enkontruak eta solasaldiak asmatu ditu Urkizuk Joanesen eta haren garaikide batzuen artean: Desiderio Erasmo, Martin Azpilikuetakoa, Inazio Loiolakoa, Migel Egiakoa, Luis Vives, eta beste hainbat.
Aurkezpen-ekitaldiko bideoa hemen duzu ikusgai.
Liburuaren lehen atala hemen duzu irakurgai.
Orrialdeak: 250