Munduen gurutzatzea

Eleberri historiko honetan, hiru nerabe dira protagonista nagusiak, hiru kultura, hiru erlijio eta mundua ulertzeko hiru modu desberdin dituztenak.

Egilea: Anna Tortajada
Irakurketa Errazerako egokitzapena: Núria Martí Constans
ArgitaletxeaLa mar de fácil
Argitalpen-urtea: 2021

Lehen nerabea israeldarra da, bigarrena, feniziarra eta hirugarrena, berriz, esklabo afrikar bat. 
Hiru gazteen arteko adiskidetasuna oinarri, ezberdintasunek elkarbizitza aberasten dutela erakutsiko digute, baita bakeak oparotasuna dakarrela ere. 

Hona hemen pasarte bat:


Orain dela 3.000 urte inguru, Eurasiar kontinentean
eta Mediterraneo itsasoaren bazterretan,
herri oso ezberdinak bizi ziren.
Bakoitzak bere hizkuntza, erlijio eta kultura zituen.
Herri hauek merkataritzatik bizi ziren
eta urez eta lurrez produktuak trukatzen zituzten.

7.or.

Oharra: Liburu hau Irakurketa Erraza sailerako dago moldatua, eta amaieran, hausnarketa bideratzeko hainbat galdera daude, mintzamena lantzeko lagungarri.

Lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.

 

Orrialdeak: 152
B2
2021-08-11
28612670
356