Traizioa lakuan

Ondinak bi mutil ditu atsegin, Patrick eta Jordi, eta erabaki ezinda dabil. Nori eskainiko dio bere bihotza?

7 egun ditu erabakitzeko: “7 egun lakuan” du liburu honek izenburua katalanez. Baina bi mutilek ere Ondina maite dute! Euskarazko liburuaren izenburuan “Traizio” hitza ageri da. Nor ote da traidorea?: esaera da maitasuna eta gerra tartean denean, dena dela baleko. Gerrarik izango ote da bi mutilen artean? Liburuko marrazkiek ez dute arrasto handirik ematen, baina liburuko azken kapituluaren izena “Malkoak” da. Norenak ote dira malko horiek? Eta zergatik?

Oharra: Irakurketa Erraza izeneko atalean argitaratu du liburu hau Gaumin argitaletxeak. Noizbehinka hitz zailen azalpena dakar orriaren azpiko aldean istorioak. Eta hitza hizki beltzez testuan.


Egilea: Núria Martí Constans
Itzultzailea: Naiara Ibar
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2014

Hona pasarte bat:
Ondinak bakarrik egoteko beharra zuen. Horregatik, ingelesezko klasea bukatzean, aitaren arrantza-etxera joan da. Ideiak argitzeko lasaitasuna behar zuen. (43. or)

Liburuaren hasiera hemen irakur dezakezu.

Orrialdeak: 94

Interesatzen zaizu



B1
2014-06-11
16164547
4800