Intrigazko bost ipuin

Irakurketa errazeko bost ipuinez osatutako liburua. Oharra: Irakurketa Erraza izeneko atalean argitaratu du liburu hau hitz-irule argitaletxeak. Noizbehinka hitz zailen azalpena dakar orriaren azpiko aldean istorioak. Eta hitza hizki beltzez testuan.

EGILEAK: Arlt, Güiraldes, Groussac, Lugones, Quiroga

ITZULTZAILEAK: Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte Sauret

ARGITALETXEA: hitz irule

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Hona pasarte bat (13. or.):

Lumazko kuxina

Alicia ilehoria, tolesgabea eta lotsatia zen.
Ezkontzari buruz ideia erromantikoa zuen,
baina Jordanekin ezkondu zenean dena aldatu zen.

Jordanek izera gogorra zuen.
Aliciak oso maite zuen, baina haren beldur zen pixka bat.
Gizonak ere maite zuen, baina ez zion erakusten.

Baziren hiru hilabete Alicia eta Jordan ezkondu zirela
eta etxe handi, isil eta hotz batean bizi ziren.
Jenderik gabeko jauregi bat zirudien etxe batean.

Aliciak senar samurrago bat 
eta etxe atseginago bat izatea nahiago zuen.
Baina txikitako ametsetan  ez gehiago pentsatzea
erabaki zuen eta eguna lotan ematen zuen
senarra iristen zen arte.

Orrialdeak: 85
B1
2024-10-22
31163941
568