detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Txernobil txiki bat etxe bakoitzean

Txernobilgo istripu nuklearra munduko larrienetakoa izan zen. 600.000 pertsona kaltetu zituen erradiazioak. 1986ean gertatu zen, Sobiet Batasunean. Gero, Ukraina izango zen toki hori.

Urte hartan Julia Bondarenkok 13 urte zeuzkan, eta Igor Balantxuk soldaduak 28. Biak dira liburuko protagonistak. Gaur egun, Txernobilgo umeak urtero datoz Euskal Herrira, eta egonaldi hori antolatzen duen elkarteko bateko kideak dira Julia eta Igor. Juliak erreportaje bat idatzi nahi die hemengo familiei 1986ko istripuaz, eta Igorri eskatu dio laguntza.

 

Egilea: Ander Izagirre
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2014

 

Oharrak: Liburu hau literatura da, fikzioa, baina istripua benetakoa izan zen, eta liburuko datu asko ere halaxe dira. Beraz, kazetaritza ere bada liburua neurri batean. Beno, Ander Izagirre ere kazetaria da, eta bidaiaria. Hori batetik. Bestetik, Irakurketa Erraza izeneko atalean atera du liburu hau Gauminek. Noizbehinka hitz zailen azalpena dakar orriaren azpiko aldean istorioak. Eta hitza hizki beltzez testuan.

 

Hona pasarte bat (35. or.):
Agintari sobietarrek hondamendia ezkutatu zuten.
Katastrofearen lehenengo alarma bi egun geroago piztu zen,
Suedian, Txernobildik 1.100 kilometrora.

Liburuaren hasiera, helbide honetan irakur dezakezu.

Orrialdeak: 78

detalle2

Dokuteka

B1
2014-07-23

x61pRelaContWAR

16164764

x61pViewCountWAR

5242

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR