Oilagorraren ipuinak

Ipuinak XIX. gizaldiaren amaieran daude kokatuta eta gehienak landa-eremuarekin eta ehizarekin loturikoak dira. Badira beste hiru ipuin bestelako gaia edo dutenak. Horietako bat itsas kruzero batean dago girotua: idazlearen bizimodua, gizartea, emakumeak, gaixotasuna eta abar ditu hizpide.

Egilea: Guy de Maupassant
Itzulpena: Xabier Monasterio
Argitaletxea: Testu Zaharrak
Argitalpen-urtea: 2018

Ipuin gehienetan jende xehea da protagonista. Edo pobreziak zaildutako eta gogortutako jendea: haien desirak, grinak, nahiak eta ezinak, mendekuak… Istorio gazi-gozoak dira ia guztiak, baina gehiago dute gazitik gozotik baino, eta batzuetan, umore-printzak ere tartekatu ditu idazle frantziarrak.

Oharra: Liburuaren atarian hainbat azalpen interesgarri daude idazlearen bizitzari buruz eta baita ipuinak kokatuak dauden garaiari buruz ere.

Hona pasarte bat Oilarra kantari ipuinetik:

Zure nahiei amore eman behar diet, ez da hosto erortzea baino lehenago izango. Eduki ere, aurtengo udan gauza mordoa daukat egiteko, eta ez dut betarik izango ene adiskidea.

Baroiak ondo gorde zituen gogoan hitz ausart eta lotsagabe haiek, eta egunean baino egunean proposamen eta limurtze nabarmenagoak egiten zizkion. Eta, arian-arian, arrastoa uzten hasi zen bere maitearen bihotzean. Egia esan, harrezkero D´Avancelles andreak itxurak egitearren baino ez zituen bere miresle handiaren proposamenak errefusatzen.


(162. or.)
 

Orrialdeak: 211

Interesatzen zaizu



C1
2019-03-14
20763267
638