Atsoa
Antologia honek Víctor Català idazlearen narratiban bidaia bat proposatzen du, mende erdi batean idatzitako hamar ipuinen bitartez. Modu kronologikoan aurkeztuak dira, eta idazleak bere bizian argitaraturiko lehen eta azken ipuinek -biak ala biak hemen jasoak- zirkulua ixten dute: aita ezezagun eta ama kementsu baten kumea dute protagonista, bizi den ingurunean bere lekua egin nahian borrokan dabilena. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako bizi baldintza gogorrek bustiak, pertsonaiek zein gertaerek basakeria txundigarri batez diz-diz egiten dute idazlearen kontaera sentibera eta ñabarduraz betearen aldean.
Egilea: Victor Catalá
Ipuinen hautaketa: Blanca LLum Vidal
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2022
Hona pasarte bat:
Mutxurdineneko Met
Aztikeriaz-edo etorri zen mundura Met gizajoa.
Beheak besterik ez eta urrutitik sunda zerion etxe-zulo batean bizi ziren Mutxurdinak, ama-alabak, sorgin-ospekoak biak; bata alarguna, zehar eta zaputza, eta bestea ezkongabea, hogeita hamar urtetik gorakoa, zakar eta narrasa, ezpainen alde banatan bibote mordoa zeukana, oker eta zehazka ibiltzera behartzen zuen sorbalda lokatu baten jabe. (11. or)
Berriak liburuari buruz argitaratutako artikulua helbide honetan duzu irakurgai.
Orrialdeak: 326