Vendetta eta beste ipuin batzuk
Ipuin-bilduma honetan Guy de Maupassant idazle frantziarra gizakiaren arimaren sakontasunean sartzen da, eta intrigaz betetako ipuinak bildu ditu bertan.
Egilea: Guy de Maupassant
Itzulpena: Jexuxmari Mendizabal
Argitalexea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2019
Vendetta izeneko ipuinean mendekua da istorioa hariltzen duen osagaia. Beste ipuinetan badira gorrotoa, ezusteko grina, gerra-kontuak…
Osagai batzuk edo beste izan, zati deskriptiboek indar handia dute, ez soilik deskribapenak egiten dituelako Maupassantek, baizik eta idazleak gertatzen dena kontatu besterik ez duelako egiten, alegia, ez du pertsonaia baten edo beste baten alde egiten, inpartziala da. Ipuin bitxiak bezain biziak dira, eta ia beti Frantzian kokatutako egoera gogorrak edo gordinak kontatzen dira.
Hona pasarte bat Pasio bat ipuinetik:
Señora mardoa, hamabi eta hamabost urteko alaba biak aurretik zituela, gerturatzen ari zen, bat-batean zurbil, ofiziala sumatzean. Suharki begiratzen zuen, begi biak gizasemeari jarrita, eta besterik ikusten ez zuela zirudien inguruan, ez alabak, ez senarra, ezta jendetza ere.
(22. or.)
Bideo honetan duzu entzungai Jexusmari Mendizabalek eginiko aurkezpena.