Landa aldeko neskak

XX. mendearen erdialdeko landa-giroan jaiotako Caithleen eta Baba neska irlandar gazteen abenturak kontatzen dira Edna O’Brien irlandar idazlearen lehen eleberri honetan. Umetako lagunak badira ere, oso desberdinak dira biak. Caithleen baserrian bizi da, eta daukaten diru gehiena jokoan eta edanean gastatzen du bere aita alkoholikoak. Baba, berriz, herriko albaitariaren alaba, harroputza eta berekoia da eta Caithleen mespretxatzen du askotan.

Egilea: Edna O’Brien
Itzultzailea: Gema Lopez Las Heras
Argitaletxea: Erein-Igela
Argitalpen-urtea: 2022

Batzuetan etsai, besteetan lagun min, bi neskek dute desio bera: gizarteak inposatutako rolen menpe egon ordez, beren herritik alde egitea, nahi duten moduan bizi ahal izateko.

Lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.

Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa helbide honetan duzu ikusgai:

 

Orrialdeak: 298
C1
2022-05-31
29492792
1228