Esnatzea

1899an Esnatzea eleberria plazaratu zuenean, oso kritika gogorrak jaso zituen Kate Chopinek. Protagonistak moralaren aurkako joera zuela eta gizonen aurkako jarrera lotsagabea erakusten zuela azpimarratu zuten.

Egilea: Kate Chopin
Itzultzailea: Xabier Monasterio
Argitaletxea: Testu Zaharrak
Argitalpen-urtea: 2019

Kate Chopinen nobela honetako protagonista, Edna Pontellier, askatasun pertsonal handiagoa eta bizitza asebetegarriagoa bilatzen duen emakume ezkondu bat da.
XIX. mendearen bukaeran kokatuta dago, Grand Isle hirian, Louisianako kostaldean.
Emakumearen eta amatasunaren inguruko ikuspegi gero eta heterodoxoenen arteko borroka du ardatz. Amerikako eleberri goiztiarrenetakoa da, emakumezkoen gaietan ardazten dena. Era berean, oso ezaguna da hasierako feminismoaren mugarri gisa.
Eleberriak narrazio errealista, iruzkin sozial zorrotzak eta konplexutasun psikologikoa nahasten ditu eta literatura modernista estatubatuarraren aitzindaria da.
Amerikako Estatu Batuetako lehen eleberri feminista da, baina, batez ere, emakumearen ahalduntzeari eta haren askatasun nahi eta beharrei egindako kantu ederra.

Hona hemen pasarte bat:
Loro berde eta hori batek, atearen kanpoko aldean eskegia zegoen kaiola batetik, gauza bera errepikatzen ziharduen behin eta berriro:
“Allez-vous-en! Allez-vous-en! Sapristi! Ondo da!”
Loroak espainol apur bat bazekien, eta atearen beste aldean esekia zegoen kaiola barruko urretxindorrak baino beste inork ulertzen ez zuen hizkuntza bat ere bai.

17.or.

 

Orrialdeak: 238
C1
2020-10-05
22876131
2217