detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ume jaiobarrien bertso paperak

Bermeoko ume jaioberriei bertso bat egiten diete eta gero liburua argitaratzen da gurasoei banatzeko.

Liburu honetan, 2013an jaiotakoak daude, hilabetez hilabete, eta umeen argazkiekin, baten bat kenduta salbu. 2002an hasi zen euskara sustatzeko ekimen hau. Bertsolari ezagunek egiten dituzte bertsoak. Batzuetan, umearen izena erabiliz egiten dute errima. Hitzak eta aditzak bizkaieraz datoz batzuetan, baina silaba-kopuruagatik eta euskara batua erabiltzea ondo badatorkie, batua darabilte. Neurri aldetik, denetik dago, baina gehienak zortziko nagusian daude. Bertsoa kantatzeko doinuaren izena ere badator, eta doinua aurkitzeko bertsozale.com web-orrirako esteka. Eta umeari ze izen jarri asmatu ezinda bazabiltza, aukera handia aurkituko duzu liburuan. Edozein izenek izan dezake bere bertso ederra.

Hona bertso bat zortziko nagusian:

Ibai
Gureganaino etor zintezen
itxaron dugu luzaro,
baina azkenean gure artera
azaldu zara ta klaro,
ezin genuen zu gabe beste
egun bakar bat igaro,
jaio aurretik maite zintugun
eta orain are gehiago.


94.or.

Doinua: Ari naizela, ari naizela
 

Orrialdeak: 153

detalle2

Dokuteka

C1
2013-05-08

x61pRelaContWAR

16268629

x61pViewCountWAR

3028

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR