Jarduera
Gure erditzearen jabe liburutik bi bertso
Estitxu Fernandezen Gure erditzearen jabe liburuan Uxue Alberdiren bertso batzuk irakur daitezke.
Horietako pare baten gaineko ariketa bat proposatu dizugu. Aldez aurretik, irakur itzazu Gure erditzearen jabe liburuko bi lehenengo bertsoak:
1. bertsoa Goizeko ordubatean le(he)nbiziko uzkurdura, ta iztarretatik be(he)ra tantaka hasi zait ura. Umea iritsi al da? biok egin dugu duda, barealdiak ez dira heltzen bost-sei minutura. Mutila dantzan hasi da, behar da hau eta hura! Ni logelan biluztu naiz, has dadila abentura: nire gorputza bi zati egiteko prestatu da. | 2. bertsoa Etxe hontan jaio ziren gure aita ta amona, amonaren ama eta birramonaren aitona. Zilborresteen kateak biltzen dituzten lau horma, familiako emeen memoriak duen forma. Horren sentitzen naiz ziur, hain da sentsazio ona erdiminaren erdian dudan sentipen sakona: denak niri laguntzera etorri direla hona. |
