detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gure erditzearen jabe

Liburu hau idazten ari zenean haurdun zegoen idazlea. Bere haurdunaldiari buruzko zertzelada batzuk ematen ditu liburuaren amaieran: adibidez, zergatik erabaki zuen Donostiako ospitalean erditzea.

Beste ama batzuen testigantzak era badakartza liburuak. Idazleak hitzaurrean esan bezala, “bada lekukotasun guztiak harikaltzen dituen zerbait. Liburu honetan agertzen diren emakumeek, erditzearen ardura euren gain hartzea erabaki dute, bertze inoren bizkar utzi gabe, informatu egin dira… Emakume hauek erditze kontzientearen aldeko apustua egin dute”.
Emakumeen testigantzak probesten ditu Estitxu Fernandezek erditzeari buruzko hainbat informazio emateko: etxeko erditzeak, informazioa haurdunaldian, ospitaleari beldurra, Sergio bikotekidea, salaketak, erditze fisiologikoa, Mendaroko ospitalean lan egiteko modua, Bearnoko klinikak, amniozentesia, ospitaleko protokoloa…
Liburuaren bukaeran ama baten bertsoak daude, Uxue Alberdi idazlearenak, eta ondoren kontzeptuen glosategia dator. Glosategia ez dator orden alfabetikoan, baizik liburuan azaldutako ordena berean.
 

Egilea: Estitxu Fernandez
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2013

 

Liburuaren lehen atala irakurgai duzu helbide honetan.

 

 

Orrialdeak: 304

detalle2

Dokuteka

C1
2014-01-29

x61pRelaContWAR

16163903

x61pViewCountWAR

5617

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR