detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Amek ez dute

Ama izan berri da liburuko protagonista eta narratzaile nagusia. Idazlea ere bada, eta gazterik ezagutu zuen ama gazte batek bere alaba bikiak hil dituela jakitean, krimen horren gaineko ikerketa hasiko du bere kabuz, eleberri bat idaztea erabaki baitu.

Egilea: Katixa Agirre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Haurren hilketaren kontakizun gordinarekin batera, Katixa Agirrek amatasunaren eta nortasunaren gaineko gogoetak tartekatuko ditu. Eta hor beste hainbat gai azaleratuko ditu: haurdunen gorputza, birjintasuna, jaioberrien eragina, haurren heziketa...
2016an Zubikarai saria irabazitakoa da eleberri hau.

Euskadi Irratiko "Arratsean" saioan entzungai duzu idazleari eleberriari buruz egindako elkarrizketa.


Hona pasarte bat:

Asko hitz egiten da amatasunak dakartzan nekaduraz, lo egin ezinaz, begizuloez. Gutxiegi, nire ustetan, amatasunak eragiten dituen asperdura orduez. Bereizi ezin daitezkeen egun amorfoen segida horretaz, titia ematera, pardelak aldatzera, negarrez dagoen ume bat lokarraraztera eta lo dagoen bitartean arnasa hartzen jarraitzen ote duen ziurtatzera mugatzen den errutina gris horretaz.

(71.orr.)

Bideo honetan duzu Katixa Agirrek eginiko liburuaren aurkezpena:

Orrialdeak: 210

detalle2

Dokuteka

C1
2019-01-14

x61pRelaContWAR

16148568

x61pViewCountWAR

4369

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR