M: ama*, eme*, ume*

Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez bertsolari lesakarrek feminismotik eta amatasunetik idatzi dute M liburua. Hamahiru pertsonaren lekukotasunak jaso dituzte bertan: hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana. Amatasunaren gaineko esperientzia desberdinak bezain aberatsak, hausnarketarako bidea irekitzen dutenak, ez baitago amatasuna ulertzeko modu bat bakarrik, asko baizik.

Egileak: Estitxu Fernandez Maritxalar eta Erika Lagoma Pombar

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen-urtea: 2022

 

Denei zuzenduta dago lan hau: ama izan ala ez, gizon zein emakume, ez du axola. Amatasunaren gaiari buruz interesa duten guztiei dago zuzenduta.

 

deba.eus atariko elkarrizketa helbide honetan duzu ikusgai eta irakurgai.

ETB 1eko Ahoz Aho saioan liburuaren egileekin egindako elkarrizketa helbide honetan duzu ikusgai.

 

 

 

Hona hemen liburuaren pasarte bat:
Haurra izan nuenetik sentitzen naiz ama. Gerora kontzientzia gehiagoz bizi izan badut ere ama izatea zer den.
Hautu kontziente bat izan zen. Ez dut ahanzteko hala erraten nuela herrian ere. Ostatuta joan eta “ez dut alkoholik hartuko, haurra izatea erabaki dugu”. Pentsa! Arras zorrotz neure burua zaintzen. Eta batek erran zidan: “Gauzak ez dira horrela egiten, hirugarren hilabetean erran behar diozu jendeari?”. Ni kontent nintzen erabakiarekin, nola eutsi behar nion hiru hilabetez! Bikotekideak ere argi zuen haurrak izan nahi zituela, anitz nahi genituen biek ere, gure etxeetan franko baikara. Gero, bakarrean gelditu nintzen eritasunagatik, ezin izan nuen gehiago ekarri, eta dolu bat pasa behar izan nuen. Dezente kostatu zitzaidan.

34.or.

 

Orrialdeak: 317
C1
2022-08-03
29718837
625