irakurgai-mailakatuak-fitxa
Azpimarrak
Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez betea, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila.
EGILEA: Nerea Balda Sanjuan
ARGITALETXEA: erein
ARGITALPEN-URTEA: 2023
Berrian liburuari buruz idatzitako artikulua irakurri nahi izanez gero, hemen klikatu.
Hona pasarte bat (11. or):
X izpien itxarongelan dauden gizonei arretaz egin die so. Astebete darama Selvak traumatologiako solairura iristen diren gizon gazteei behatzen. Eskuak aztertzeko joera du, asko esaten diote eskuek, azal leun eta ilerik gabekoak gustuko ditu, apur bat infantilak, hatz luzedunak. Horrelako esku gutxi ikusi ditu ginekologoarekin hitzordua lotu eta gizonei eskanerra balitz bezala begiratzen hasi zitzaienetik. Googlen bilatu du esperma-emaileen profila nolakoa izaten den, baina horrek ez dio argitu kontsultan bertan esango lioketen baino gehiago, are gutxiago nolako eskuak izan ohi dituzten.
