detalle dokuteka-generico-fitxa

Antropologia feministaren aitzindari

Maitasuna ulertzeko hainbat modu daude edo egon daitezke; Mari Luz Esteban Galarzak antropologia feministatik ikertu du.

IKUSGELAn, Mari Luz Esteban ikertzailearen biografia egin dute. Haren ibilbidearen berri eman digute labur, eta antropologia feministan nolako ekarpena egin duen azpimarratu dute. 

 

 

 

 

Irudia: Donostia Kultura

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Pentsalari bat. Adimena erabil behar den jardueretan dabilena. Intelektuala. 
Ikuspegi garaikidearekin. Gaur eguneko ikuspegiarekin, ikuspegi modernoarekin. 
Frankismoaren kode moralaren arabera izan zen hezia. Frankismoaren balioak jaso zituen etxean. 
Gerturatu zen feminismora. Hurbildu zen feminismora, hasi zen gai horretaz kezkatzen. 
Zenbateko garrantzia duen. Garrantzia handia du. 
Ikerlerro horietan. Ikerketa bat egiteko hartzen den bidea. 
Eraman du bere begirada. Jarri du arreta, landu du. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Zer da maitasuna? Hartzen ditugun erabakiak baldintzatzen ditu? Badu eraginik gure gizartearen antolaketan? Ez da oso urrun jo beharrik galdera horien erantzunen bila aritu den pentsalari bat aurkitzeko. Mari Luz Esteban idazle eta antropologoak feminismotik edaten duen ikuspegi garaikidearekin begiratu dio, besteak beste, maitasunari. Genero-rolek gure gizartean duten funtzioa arakatu duen pentsalari erreferentziazkoa da.  

1959an jaio zen Mari Luz Esteban, Burgoseko Pedrosa de Valdeporres herrian. Frankismoaren kode moralaren arabera izan zen hezia, adimenaren garapena lehenetsi, eta gorputza bigarren planoan uzten zuen testuinguru familiarrean. Haurra zela, Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen medikuntza-ikasketak, eta garai hartan gerturatu zen feminismora lehen aldiz, Basauriko Talde Feministaren bitartez.  

Basaurin bertan 12 urtez egin zuen lan familia-plangintzako mediku gisa, 1984tik hasita. Bere mediku-lanean zein ibilbide militantean bizitakoak ikerketara eraman zituen gero. Medikuntzan eta osasun-arloan emakumeen beharrak identifikatu zituen, eta ikertu zuen osasungintza horien arabera antolatzeak zenbateko garrantzia duen.  

1993an defendatu zuen tesia Bartzelonako Unibertsitatean. Teresa del Valle izan zuen tesi-zuzendari, eta lan horrekin hasi zen ”osasun-antropologia” esaten zaion eremuan murgiltzen. Geroztik, antropologiaren ikerkuntzari eta irakaskuntzari eskaini dio (die) bere lana.  

Gaur egun, EHUko unibertsitatean (EHUn) egiten du lan. Bertan aurkitu zuen (zituen) antropologia feministan sakontzeko lantaldea eta giro aproposa; ikerlerro horietan sakontzen duen AFIT taldeko koordinatzailea da.  

Ez irakaskuntzara eta ikerketara bakarrik, literaturara ere eraman du bere begirada; poesiara, hain zuzen. Hiru poema-liburu argitaratu ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduenAndre zaharren manifestua eta Haragizko erreformak

detalle2

Dokuteka

B2
2026-07-07

x61pRelaContWAR

39371941
00:02:26

x61pViewCountWAR

233

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR