Zinema festa bat da

Nosferatu bildumako X. ale honetan eta Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrena dela eta Katixa Agirrek ezinezko aktore aktoresa bilkura bat irudikatzen du: Miramar jauregia urteurren festa berezi horretarako pretatzen ari da. Gonbidatu berezi samarrak bildu dira gaurko honetan, ordea. Bi ezaugarri dute denek komunean: Donostia Saria jaso dute inoiz eta hilda daude egun.

EGILEA: Katixa Agirre

ILUSTRATZAILEA: Irantzu Piquero

ARGITARATZAILEA: Donostiakultura 

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Hona pasarte bat (7. or):

Hau sorpresa zu hemen topatzea! Kasualitate ederra. Zurekin hitz egiteko pribilegioa edukiko ote nuen pentsatzen, desiratzen... eta hara non agertzen zaren parez pare. Utz iezadazu neure burua aurkezten, tori nire txartela, horixe naiz ni. Baina nor naizen esatea baino garrantzitsuagoa da zer dudan eskaintzeko azaltzea.

Pelikula baterako ideia bat daukat. Horra. Badakit, badakit zer esango didazun, askotan entzun duzula esaldi bera. Bana utz iezadazu esaten nireak baduela zerbait... nola esan, berezia. Berehala nabarituko duzu.

Orrialdeak: 124
B2
2023-04-27
30270988
1463