irakurgai-mailakatuak-fitxa
Evelyn Hugoren zazpi senarrak
Evelyn Hugok, bere edertasun liluragarriarekin eta ausardia hautsezinarekin Hollywood urrezko urteetan konkistatu zuen zinemako izar mitikoak, isiltasuna haustea erabaki du. 79 urterekin, anbizio, desio, galera eta erresilientzia istorio bat zabaldu nahi du.
EGILEA: Taylon Jenkins Reid
ITZULTZAILEA: Ibai Sarasua
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2025
Taylor Jenkins Reidek nobela liluragarri eta humano bat eraiki du, ospearen distira gainditzen duena, ausarkeria zigortzen duen mundu batean emakume izateak zer esan nahi duen esploratzeko. Eleberria 2017an argitaratu zen eta liburuaren bost milioi ale saldu dira munduan, hainbat hizkuntzatan.
Esteka honetan irakur dezakezu liburuaren zati bat, PDFan.
Hona pasarte bat (11. or.):
"—Etor zaitezke nire bulegora?
Ingurura begiratu dut, alboko mahaietara, eta atzera ere Frankieri, zehazki nori ari zaion baieztatu nahian. Neure burua seinalatu dut.
—Nirekin ari zara?
Oso egonarri gutxikoa da Frankie.
—Bai, Monique, zurekin. Horregatik esan dut «Monique, etor zaitezke nire bulegora?».
—Barkatu, azken zatia bakarrik entzun dut.
Frankie biratu egin da. Koadernoa hartu eta atzetik joan natzaio.
Frankiek badu zerbait oso harrigarria. Ez dakit ohiko eran erakargarria denik esango nukeen, hazpegi zorrotzak baititu, eta oso bananduak begiak; baina, dena den, ezin zaio begiratzeari eta miresteari eutsi. Metro eta laurogeiko bere egitura argal, bere ile afro labur moztu eta kolore bizien eta bitxi handien zaletasun eta guzti, den-denak ohartzen dira Frankie gelara sartu dela."
