Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama

Eleberri honen protagonistaren amak bi aldiz munduratu du alaba: aurrena, erditzean; eta bigarren aldiz, depresio latz batetik ateratzen lagundu dionean. Eta alabak, esker onez, eleberri hau eskaini dio opari.

Egilea: Alaine Agirre
Argitaletxea:Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

Bi erditze horiek aitzakia hartuta, familia osoaren errepasoa egiten du idazleak, baina fikzio moduan, zeren idazleak ez du nahi irakurleak liburu hau Alaine Agirreren autobiografia bezala irakurtzea, nobela bezala baizik. Izan ere, gertaerarik nagusienak edonorenak izan daitezke, eta barne-kezkak ere halatsu.

Hona pasarte bat:

Aitaren aldeko aitita eta amamaren baserri zaharkituak eraitsi baino lehen, zutunik mantentzeko ahaleginak nola egiten zituzten ikustera joan ginen. Atxirike eta Pakotene. Harri irregularrez eraikitako paretak; pipiek jandako egurrezko habeak eta zutabeak, dardarka zeudenak, hotzikarak balituzte bezala; teilatuan zuloak, zeintzuetatik eguzkia eta txoriak eta huntza sartzen ziren; zapaltzerakoan kexu egiten zuten lurreko oholek; eskailerak, bat eta bi, gero zuloa, bat, beste zulo bat, bat eta bi eta hiru; eta orduan bigarren solairua, zahartzaroaren minak hartuta, erortzear zegoena.

(63. or.)

Elkar fundazioak 2016ko Joseba Jaka sorkuntzako beka liburu honen proiektuari eman zion.

Hemen ikusgai liburuaren egileak egindako liburuaren aurkezpena.

 

Orrialdeak: 176
B2
2017-06-13
16174370
2443