Aldatu txipa: Haurrari euskaraz eta bikotekidearekin gaztelaniaz

Gure seme-alabek erabiltzen duten hizkuntzaren arduradun sentitzen gara, euren heziketa gure ardura dela oso barneratuta daukagu. Baina sarritan ez gara konturatzen bikotekidearekin, geure arteko elkarrizketetan, gaztelaniaz egiten dugula.

Bikote-elkarrizketa horiek sarritan ez dira pribatuan izaten, entzule txiki edo gazteak ditugu inguruan. Esponja batzuk bailiran, guztia xurgatzen ari dira etengabe eta egoera horietatik euren hizkuntza-ohiturak eraikitzen dituzte.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Zigor Aldakorena.- Guraso askok serio hartu dute beraien seme-alabei euskara transmititzeko konpromisoa. Baina gero bikotekidearekin hizketan hasitakoan, erdarara jotzeko joera handia dute. Horrek seme-alabei izugarrizko nahasmena ekarri diezaieke.
- Mikel, horrela ez. Begiratu nola egiten dudan nik. Ea, ikusi, honela hartu behar da koilara. E? Honela.
- Bai, ama.
- Ikusten? Horrela hobeto! Oye, por cierto, mañana les recoges tú a los críos ¿verdad?
- Baina, Ainhoa! Zopa zaratarik gabe jan behar dela esan dizugu milaka aldiz! Ea, hartu koilara eta txintxo-txintxo, gurasoak bezala.
- Bai, aita.
- Oso ondo, horrela bai, Ainhoa. Pues eso, que mañana no puedo ir a recogerles a estos, e... que tengo la bilera esta de los aitas, y me ha dicho la profesora que tengo que ir ya y no me da tiempo para nada más.
- Ah, sí, es verdad. Bueno, ya me las arreglaré. Benga zuek, afaria bukatu, pijama jantzi eta lehenbailehen ohera.

- Mira, se me mueve este diente. Cuando se me caiga, el Ratoncito Pérez me va a traer un libro como éste.
- Aizue, bikote! Euskaraz hitz egin, e?
- Hortza erortzean sagutxoa etorriko da, baino ondo portatzen bazara, e?
- Qué, cari, ¿ponemos una peli? No sé...
- Igual la que teníamos fichada desde hace una semana o así…
- ¡Sí, sí!

- Oye Mertxe, y Xabier ¿qué tal en clase? Ongi, hala?
- Ondo, batzuetan errieta pixka bat egiten diogun arren, egia esan, mutil txintxoa atera zaigu, e? bai, bai, txintxoa. Eta zuenak zer? zer moduz?
- Bai, bai, gureak ere txintxoak dira, bai. Baina egia esan pixka bat kezkatuta gaude, askotan beraien artean gaztelaniaz hitz egiten dutelako.
- Hori, bai.
- A, bai, e? Eta hori? Nolatan ba?
- Ez dakigu.
- Ez dakigu ondo zergatik den.
- Begira, etxean ETB1 ikusten dute, ETB3… Musika euskaraz.
- Irakurri ere, ipuinak ere…
- Y nosotros siempre le hablamos en euskera, ¿verdad?
- Sí, yo por lo menos sí.
- Sí, no sé de donde ha cogido la costumbre de hablar...
Zigor Aldakorena.- Gogoratu: zure seme-alabentzat eredu garrantzitsua zara. Zer ikusi, hura ikasi!

B1
2015-02-20
16266432
03:05
5263