detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gezurren basoa

Harkaitz semetxoa etxean utzi du amak, bere mutil-lagunaren zaintzapean, lanera joan beharra zeukalako. Itzultzean, ordea, etxean sutan, eta umearen arrastorik ez Iturraman, Iruñean, alegia. Non ote da?

 

Zergatik gertatu da sute misteriotsua? Nor eraman du Harkaitz? Zergatik ez zegoen bere zaintzailearekin?

 


Asiain eta Txueka inspektoreek ikerketa abiatuko dute, eta bidean, beren lana zailduko duten gezur asko aurkituko dituzte.

 

Gezurrak bai, baina umore apur bat ere badu, eramangarriago egiteko, suspensez eta zer ezkutatu ugari duten pertsonaiez betetako thriller poliziako honek.

 

 

Egilea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 

Hona pasarte bat: suhiltzaileak Harkaitzen bila.

Keak korridorea betetzen zuen. Suhiltzaileek esku-argiak zerabiltzaten. Oxigeno botilek txistu egiten zuten. Foruzainak eztulka ari ziren. Logela txiki batean sartu ziren. Bob Esponjaren errezel hori batzuk kiskalita zeuden. Jostailu, arropa eta ipuin liburuen pila bat garretan zegoen. Suhiltzaile batek itzalgailu bat erabili eta sua elur karbonikozko hodei batean iraungi zen.
Etxean barrena sakabanatu ziren haurraren bila. Eztulka, oihuka, deika. Mutil beltza arrapaladan zebilen gelaz gela, negarrez, erdi itota, suhiltzaileak baztertuz eta aulkiak botaz.
-Harkaitz! Harkaitz!


(7. or)

 

Euskadi Irratian egilearekin egindako elkarrizketa hemen duzu entzungai.

Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa:

Orrialdeak: 300

detalle2

Dokuteka

B2
2016-10-17

x61pRelaContWAR

16243850

x61pViewCountWAR

13826

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR