Jarduera
Alberto Ladronen Arotzaren eskuak
Ane aitona zenaren baserriko lurretan, Nafarroan, aurkitutako hilotz mutilatua zein den ikertzen hasi da.
Misteriozko istorioa kontatzen digu Alberto Ladronek "Arotzaren eskuak" izeneko bere hirugarren eleberrian. Ane Duhalde da protagonista eta bere bizimodua ez da batere ona. Egoera aldatu nahian, apenas ezagutzen zuen aitonak herentzian utzi dion etxera joango da, baina bertan aurkituko duen korapiloa ez du berehalakoan askatuko, bere burua arriskuan ikusteraino.
Liburuko pasarte bat aukeratu dugu, Anek aitonaren heriotzaren berri jasotzen duenekoa, irakurri eta gero hausnarketa-lan bat egin dezazun.
