Nola harrapatu gezurtia

Nahi gabe, gezurrak esaten ditugunean, gure gorputzean antzematen zaigu.

Gorputzaren seinale horiek identifikatzen baditugu, berehala harrapatuko dugu gezurtia.

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Barre txoroa. Barre inozoa.
Begiak ixteko joera handia daukat. Askotan ixten ditut begiak.
Begi-niniak zabaldu. Begietako zirkuluak handitu.
Demagun. Adibidez.
Gezurraren ingurukoan bururatzen zaizuen. Gezurraren inguruan burutik pasatzen zaizuen.
Gezurti. Gezurra esaten duena.
Harrapatu gezurretan. Gezurra esaten harrapatu.
Kokotsa. Okotza, beheko ezpainaren azpian dagoen aurpegi-zatia.
Momentuan ez dagokio hori. Ez da egokia hori momentu horretan.
Nahiko lan edukiko nuke. Zail izango nuke.
Otutzen. Bururatzen.
Ziria sartu. Gezurra esan.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Galdera zein da gaur?
Solaskidea. Beno, galdera da, gezurraren ingurukoan bururatzen zaizuen edozer gauza bidaltzea.
Esataria. Bale
Solaskidea. Hau da: noiz esan duzu azken aldiz gezurra?, gezurti ona edo txarra zaren
Esataria. Aja!
Solaskidea. Norbaitek harrapatu zaituen gezurretan
Esataria. Bale.
Solaskidea. Zeri buruz esaten duzun gezurra, gezur ttikia gezur handiagoak… Bota pixka bat otutzen zaizkizuen…
Esataria. … gezurrari buruz.
Solaskidea. Hori da. Eta guk pixka bat egingo dugu gezurtiaren dekalogoa.
Esataria. Oso ondo.
Solaskidea. Gezurra esaten ari, ari digutenean [sic] (ari zaizkigunean) edo guk nola detektatu edo alderantziz…
Esataria. Aja!
Solaskidea. Guk gezurra esan nahi dugunean ere pixka bat disimulatzeko ere.
Esataria. Bai. Bale. Bale. Oso ondo.
Solaskidea. Bietarako balio du.
Esataria. Bale.
Solaskidea. Orduan lehenengoa izango litzateke norbait gezurretan ari zaizunaren [sic] (zaizun) zalantza baldin baduzu…
Esataria. Um!
Solaskidea. Begietara begiratu behar diozu.
Esataria. Bale.
Solaskidea. Orain konturatzen naiz zuri begietara begiratuta, oso begi ilunak dauzkazula. Zurekin nahiko lan edukiko nuke, zeren kasu honetan, esan behar nuena da begi-niniak gezurretan ari garenean zabaldu egiten direla…
Esataria. A!
Solaskidea. Burmuina konturatzen da, eta berak ematen du zera hori. Orduan argiarekin bakarrik ez…
Esataria. Um.
Solaskidea. …argi gutxiago dagoenean ere zabaldu egiten dira, baina kasu honetan…
Esataria. Norbait gezurretan ari bada, begi-ninia zabaldu egiten da…
Solaskidea. Begi-ninia zabaldu egiten da. Orduan egia da ez dela beharbada oso erraza, ba zurekin asko arrimatu beharko nuke ikusteko,
Esataria. Bai.
Solaskidea. Horretaz konturatzeko…
Esataria. Nik gainera begiak ixteko joera handia daukat, hola, txinatar bezala…
Solaskidea. Baina begiak argiak edo dituztenentzat, ikusten baldin baduzu…
Esataria. Bai.
Solaskidea. Ba Santo Tomaseko taloak baino gehiago zabaltzen direla…
Esataria. (barreak)
Solaskidea. …begi-niniak.
Esataria. Bale. Kontuz.
Solaskidea. Adi! Kontuz! Agian gezurra esaten ari zaizkizu eta!
Esataria. Kontuz! Horrek ziria sartuko dizu eta. Bale.
Solaskidea. Beste bat ba. Demagun elkarrizketa serio batean…
Esataria. Um.
Solaskidea. ….edo hola, ari garenean eztabaida batean edo…
Esataria. Bai.
Solaskidea. Baina bat-batean hitz egiten ari zaizun hori hasten bada barre txoroa edo halakoa esan duguna,
Esataria. Ja!
Solaskidea. Barre txoroa edo esan duguna ezta?
Esataria. Ja.
Solaskidea. Barre txoroa edo, ez duena, ez dela inora, inondik inora hor momentuan
Esataria. Um.
Solaskidea. …ez dagokio hori. Hor baita kontuz, zeren ari da zuk esan duzun bezala…
Esataria. Bai.
Solaskidea. …urduritasuna adierazten ari zaio hor zerbait ezkutatzen…
Esataria. …atzean badagoela zerbait, ezta?
Solaskidea. …barre txoro hori ateratzen da.
Esataria. Bai.
Solaskidea. Beraz, hori ere bada beste seinale bat.
Esataria. Oso ondo.
Solaskidea. Hirugarrena ere izango litzateke gezurretan ari garenean  gehi, gehiago ukitzen dugu ba ilea…
Esataria. Aja!
Solaskidea. …burua, sudurra asko…
Esataria. A bai e?
Solaskidea. …sudurra, pila bat.
Esataria. …Vicky bezala, Vicky el
Solaskidea. Vicky el Vikingo. Bai. Bai. Hori da.
Esataria. A bai e?
Solaskidea. Sudurra eta kokotsa
Esataria. A!
Solaskidea. …aho parean edo jartzen baldin badugu esan nahi du zerbait ezkutatu, ezkutatzen ari garenaren [sic] (garen) seinale.
Esataria. Bale. Oso ondo.
Solaskidea. Hori da gure gorputza inkoszienteki ematen ditu seinale batzuk,
Esataria. Um.
Solaskidea. …baina hor ere adi egon beharra dago.
Esataria. Bale. Adi!

B1
2016-10-28
16244098
02:22
3391