Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Mehatxua

Sasieskola izeneko liburuaren jarraipena da gazteei zuzendutako Mehatxua izeneko bigarren lan hau.

Egilea: Garbiñe Ubeda
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Aurreko liburuan, Larraitz gaztea eta bere lagun Martin tiroketa baten lekuko izan ziren mendian. Tiro egiten zutenek Larraitz lekuko izan zela jakitean, hainbat mehatxu jasotzen hasiko da neska gaztea, eta harrezkero, bizitza erabat aldatuko zaio.

Istorioari jarraipena emanez, Frantziara, bere gaztetako lagun batzuen herrira, bidaliko du amak Larraitz uda pasatzera, uste baitu bere alabak institutuko irakasle batekin duen harremana ez dela egokia.

Euskadi Irratiko Arratsean saioko elkarrizketa honetan idazleak eleberriari buruzko hainbat xehetasun azaltzen ditu.

Oharra: Elkar argitaletxeak gazteei zuzendutako Lekukoa sailaren baitan eman du argitara nobela berri hau.

 

Hona pasarte bat:

Tiroketan hiru lagun hil zituztela zabaldu zen biharamunean, eta hildakoetako bat fisika irakaslearen anaia zela. Martini gogoz kontra emandako hitza jan eta ikusitakoa kontatu egin nion irakasleari, jakitea merezi zuelako, eskubide osoz merezi ere, komunikabideetan zabaltzen ari ziren informazioak ez zuelako guk ikusitakoaren antzik. Azalpen ofizialak ez zuelako ez hanka eta ez ipurdi, hildakoak hiltzaile eta hiltzaileak biktimatzat jotzen zituen.

(11. or.)

Orrialdeak: 87
Relacionador de contenido Relacionador de contenido
Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu
B2
2020-01-13
Relacionador de contenido Relacionador de contenido
21274292
362