irakurgai-mailakatuak-fitxa
33 ezkil
Garizmendi baserriko Fermin aitzurrean ari da euripean ur-depositua konpondu nahian eta bat-batean , kank! Burezur bat topatuko du.
Azkar asko deituko dio Nestor semeari eta honek, berriz, bere andregai izandako Bertari, arkeologoa baita. Hortik aurrera gertatutako guztiak misterioa argitu ordez, ilundu egingo du.
Egilea: Miren Gorrotxategi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016
Euskadi Irratiko Arratsean saioan Miren Gorrotxategiri egindako elkarrizketa hemen duzu entzungai.
Hona hemen pasarte bat:
-Joan beharra daukat. Sentitzen dut, Irati –telefonoa eseki zuen Nestorrek, eta gelan zehar barreiatutako arropak jasotzen hasi zen.
-Orain? Baina hasi besterik ez gara egin eta! –bota zion ohetik muturtuta neskak.
-Aitak deitu dit. Ez dakit justu zer, baina zerbait gertatu da etxean.
-Eta berehala joan behar duzu? –galdetu zion neskak ohe gainean belauniko jarrita, eta galtza lotu berriak askatzen hasi zitzaion.
-Irati, esan dizut joan beharra dudala. Egongo gara. Agur.
11.or.
Sautrela saioko bideoa:
Egilearen aurkezpen laburra:
