irakurgai-mailakatuak-fitxa
Darwin: teoriaren eboluzioa
Charles Darwin (1809-1882) zientzialari handiari buruzko komiki hau haurrei eta gaztetxoei zuzendua dago. Naturalistaren biografia da, 1809an jaio zenetik, espezien jatorriaz egindako lanaren berri eman zuen artekoa (1859).
Charles Darwinen aita, Robert Darwin, sendagilea eta finantza-gizona zen, eta semea ere mediku izatea nahi zuen. Baina honek naturalista izan nahi zuen, eta 1831n, zientzia aldatuko zuen bidaiari ekin zion, Beagle itsasontzian. Eboluzioaren gaineko bere teoria ezaguna nola osatu eta garatu zuen marrazki bidez azaltzen da eta ze arazo izan zituen esklabotza zela-eta, ez baitzuen onartzen.
Istorio nagusia amaitu eta gero, beste kolore batean, komikiaren zirriborro batzuk daude, baita komikiaren orrialdeen bozetoa ere. Zientzialariak izeneko bilduman kaleratu du lan hau Ikaselkarrek.
Egilea: Jordi Bayarri
Itzulpena: Maialen Berasategi
Argitaletxea: Ikaselkar
Argitalpen-urtea: 2017
Hona pasarte bat:
Txiki-txikitatik, Charlesi oso interesgarria iruditu zitzaion zientzia.
Kimika-esperimentuak egiten zituen Erasmusekin, bere anaia zaharragoarekin.
Baina gehien-gehiena, zera gustatzen zitzaion: inguruko naturari behatzea.
Beti ibiltzen zen gustura kanpoan, intsektuei eta beste animalia batzuei begira.
(4. or.)
