irakurgai-mailakatuak-fitxa
Newton, grabitatea ekinean
Grabitatearen legea deskubritu zuen Isaac Newton zientzialariari buruzko biografia da liburuxka hau, haur eta gaztetxoei komiki gisara azaldua dagoena. Komikia amaitzen da Ingalaterrako erreginak zaldun izendatu zuenean.

Egilea: Jordi Bayarri
Itzulpena: Maialen Berasategi
Argitaletxea: Ikaselkar
Argitalpen urtea: 2015
Isaac Newton jakin-min handiko umea izan zen: gauza guztiek nola funtzionatzen zuten jakin nahian beti. Cambridgen ikasten ari zela, hainbat esperimentu egin zituen argiarekin, matematikarekin, kimikarekin, mugimenduarekin eta unibertsoaren mekanika deskubritzeko balioko zion guztiarekin. Komikian ageri denez, oso umetatik izan zuen zientziarako grina eta tramankuluak asmatzeko trebezia.
Komikia amaitu eta gero, beste kolore batean, Newtonen garaiko hainbat pertsonaia marraztu ditu Bayarrik. Eta komiki bat nola egiten den, orrialdeak nola antolatzen diren ere azaltzen du marrazki bidez.
Hona pasarte bat:
- Newton jauna: Ingalaterrak arazo larri bat du, eta Altxorraren ministroa naizenez, nik konpondu behar dut. Gero eta txanpon-faltsutzaile gehiago daude, eta koroa kinka larrian dago! […] Geldiarazi egin behar ditugu nola edo hala! Gizon burutsu bat behar dugu txanpon-etxea zuzen dezan. Zu zeu agian…
- Onartzen dut lana, Lord Montagu! Neure kontu!
(29. or.)
