detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ordaina

Liburu honetako ipuinak zientzia fikziozkoak dira, Elfoen Erregea ipuina salbu. Ordaina da ipuin-bilduma honen lehen lanaren izena, bere garaian film bihurtua, liburuko beste bost bezala. Egilea literatura fantastikoaren eta zientzia fikzioaren artean kokatzen da. Pertsonaiek zailtasun handiak dituzte bereizteko zer den erreala eta zer ez.

Eta ez dakite erreala den hori zenbateraino den erreala: noraezean dabiltza, adibidez, Ordaina ipuineko Jennings jakintsua. Jakintsu honek teknologia-maila handiko egitasmoetan lan egiten du, baina lan bat bukatzen duenean, oroimenean duena, burmuinean, ezabatu egiten diote inongo sekreturik zabal ez dezan. Eta nola oroimena ezabatu egiten dioten, esaten diote onartu egin zuela musu-truk lan egitea eta ez diote lana ordaintzen. Horren ordez, bere iraganarekin zerikusia duen objektu-sorta bat jasoko du. Eta hor dabil Jennings nor den jakin nahian.

 

 

Egilea: Philip K. Dick
Itzulpena: Aritz Gorrotxategi
Argitaletxea: Meettok
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

Hona pasarte bat:
Jennings esku ahurrean zuenari begira geratu zen. Oihalezko zorrotik askotariko objektu txikiak atera zituen. Kodetutako giltza bat. Bidaia-txartel bat. Pakete baten agiria. Alanbre zati mehe bat. Poker fitxa bat erditik moztua. Oihal berde puska bat. Autobuseko fitxa bat.

(25. or)


•    Nahi baduzu, pasartean bezala egin: Zer daramazu zure poltsa edo zorroan? (egin zerrendatxo bat)

 

Orrialdeak: 390

detalle2

Dokuteka

C1
2015-07-20

x61pRelaContWAR

16166517

x61pViewCountWAR

3372

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR