irakurgai-mailakatuak-fitxa
Olinpoko Azken Heroia
Narrazio hau gaur egungo AEBetan dago kokatua, baina greziar mitologiako istorio batean dago oinarritua, eta liburu-sorta baten bosgarrena da.
Pertsonaiek badakite aspaldiko greziar mitologiako istorioak benetan gertatu zirela, eta Olinpoko jainko-jainkosa eta erdi jainko-jainkosa asko orain AEBetan daudela. Kronos mundua suntsitu nahian dabil, baina Poseidonen seme batek (Percy Jackson izena duenak) aurre egingo dio, Atenea eta Grover lagun dituela. Oraingo honetan, Percy Jacksonek Beckendorf-en laguntza ere izango du Kronosen itsasontzia lehergailuekin suntsitzeko.
Egilea: Rick Riordan
Itzulpena: Itziar Zabala / Mari Eli Ituarte
Argitaletxea: Mezulari
Argitalpen-urtea: 2016
Hona pasarte bat, Kronos eta Percy protagonista. (Luke: Kronosen laguntzaile zen hasieran, baina gero desertatu egin zuen):
Barre egin zuen Kronosek hortz artean:
-Ezin zara lagunez fidatu. Beti uzten zaituzte atzean. Lukek modu bortitzean ikasi zuen ikasgaia. Orain askatu ezpata eta errenditu nire aurrean, bestela zure lagunarenak egin du.
Txistua irentsi nuen. Erraldoi batek Beckendorfen lepoaren inguruan zuen eskua. Ez neukan hura askatzeko modurik eta saiatu izan banintz ere, akabatu egingo zuten harengana heldu baino lehen. Biok hilko ginatekeen.
Beckendorfek hitz bat ahoskatu zuen: Alde.
(21. or.)
