Ipuin mitologikoak


Ipuin mitologikoak aukeratu ditugu, uste baitugu gure kulturara hurbiltzeko modua ere badirela. Tartalo, lamiak, Basajaun... horiek eta gehiago izango dira protagonista.
Ipuin guztiak irakurtzeko eta entzuteko moduan dituzu.

Joxe Miel Barandiaran eta Resurrección Maria Azkue idazle eta ikerlari ezagunek ipuin ugari bilduz, altxor ikaragarria berreskuratu zuten. Haien lan eskergari esker, egun ipuin hauek goza ditzakegu.

Hasteko, bi ikerlariei buruzko informazioa eskainiko dizugu, baita ipuinetan aurkituko dituzun pertsonaia, tresna eta lekuei buruzkoa ere.
Jakizu ipuin gutxi batzuk bakarrik aukeratu ditugula, bost, hain zuzen ere, eta zuentzat samurtzen saiatu garela, errazago uler ditzazuen.

Laguntzeko, gainera, hiztegi lagungarria ere erantsi diegu. Ipuin bakoitzeko hainbat hitz aukeratu eta gaztelaniaz nahiz frantsesez eskaini ditugu itzulpenak.

Ariketak ere badaude, jakina, ez baikenuen euskara lantzeko aukera galdu nahi. Errazak dira ariketok, aise eta arin egiteko modukoak, guztiak baitira A1, A2 edo B1 mailakoak. Baina, dakizun apurra erabiliz, erraz egiteko modukoak direla uste dugu.

A2
2008-06-30
16155383
2037