detalle dokuteka-generico-fitxa

Mary Shelley, Frankensteinen sortzailea

1797ko abuztuaren 30ean jaio eta 1851. urteko otsailaren 1ean hil zen Mary Shelley britainiar idazlea, Frankenstein liburu ezagunaren sortzailea.

Frankenstein (1818) beldurrezko liburu ezagunaren sortzailea zen Mary Shelley (1797. urtean jaio zen). Idazle hau hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen dizu audio honek.

 

Euskadi Irratian eskaini diote tartea.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Mary Shelley, Frankenstein nobelaren idazlea, Londresen jaio zen, 1797an. Shelley abizena senarrarena du: Percy Shelley, hau ere idazlea. 1816an, Shelley familiak, gurasoak eta semeak, Genevan pasa zuen uda beste bikote batekin, Lord Byron idazlearekin eta honen maitalearekin.
Uda hura oso euritsua izan zen eta ordu asko eman zituzten etxe-barruan, beldurrezko ipuinak irakurtzen,  gaueko ordu txikiak arte hizketan…  Eta zertaz hitz egiten zuten? Ba, adibidez, Ingalaterrako esperimentu bati buruz. Jende askok uste zuen esperimentuari esker, laster zientziak hildakoak ere berpiztuko zituela. Harrigarria zirudien.
Beraz, ikerketa harrigarriak, eguraldi txarra, beldurrezko irakurketak… Giro horretan Lord Byronek hau proposatu zuen: “zergatik ez du gutako bakoitzak ipuin fantastiko bat idazten?”
Mary Shelleyk buruan zituen ideia batzuk ordenatu zituen eta Lord Byronen erronkari erantzuteko, Frankenstein idazten hasi zen. Liburua argitaratzean, ordea, ez zuen sinatu eta literatura-kritikariek esan zuten egilea bere gizona zela, Percy Shelley, alegia.
Zenbait kritikariren ustez, Frankensteinen gaia hauxe da: emakumea gizarte zibiletik baztertzeak sortzen duen porrota. Mary Shelleyk ez zuen nahi gizarteak andreak baztertzea. Liburuaren protagonista den Victor Frankenstein ikerlari gizasemeak munstro bat sortzen du, amarik gabekoa. Jarrera horrek porrota dakarkio. Idazleari ez zitzaion ondo iruditzen naturaren legeak hautsiz izakiak mundura ekartzea, eta hori gertatzen da nobelan.
Beraz, Victor Frankensteinek ez ditu naturaren legeak errespetatzen. Nobela idatzi zen garaian industri iraultza jaiotzen ari zen Ingalaterran, eta orduko kapitalismoak ere ez zuen natura aintzat hartzen. Kapitalismo horren pertsonifikazioa da Victor Frankenstein, zenbaiten ustez.
Frankenstein soilik ez. Biografiak, bidaiak, artikuluak… asko idatzi zuen Mary Shelleyk. Baina idatzitakoak ez zionez bizimodua ziurtatzen, editore-lanak ere egin zituen, senarraren lanak argitaratuz.
1851n hil zen Mary, Londresen.

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B1
2014-04-03

x61pRelaContWAR

16137639
03:28

x61pViewCountWAR

6556

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR