Jules Verne, etorkizuna igarri zuen gizona

1828. urteko otsailaren 8an jaio zen Jules Verne idazlea Nantesen (1905ean hil zen). Bere biografia laburra duzu segidan.

Urpekari atomikoak, ilargira bidaia, hegazkinak... XIX. mendearen erdialdean, bere garairako erabat irudikaezinak ziren hamaika berrikuntza iragarri zituen Vernek.

Jules Verne 1828ko otsailaren 8an jaio zen Frantziako Nantes hirian. Hamaika urteko mutikoa zela, etxetik ihes egin zuen: izan ere, ontziren batean itsasmutila izatera zen Jules-en ametsa, hartara munduko bazterrak ezagutzeko.

 

 

Dena den, ihesaldi hark oso gutxi iraun zuen, gurasoek berehala etxerarazi baitzuten. Erabat haserre, Jules txikiak promes egin zion bere buruari: aurrerantzean, irudimena eta fantasiaren bitartez egingo zituen bidaiak.


Urteekin, agindu hark uzta oparoa ekarri zuen: Vernek 80tik gora obra idatzi zituen, eta bere liburuak 120 bat hizkuntzatara itzuli dira.

 

Garai historikoaren emaitza

 

 

Parisera bizitzera joan zenean, Verne bere garaiko idazle handiekin elkartzen hasi zen: Victor Hugo, Eugenio Sue... gisa horretara, Alejandro Dumas-en laguntza izan zuen bere lehen pausoetan.

 

 

 

 

 

 

Verne garai historiko jakin baten emaitza zuzena da. XIX. mendea zientzia, teknika, geografia eta antropologiaren urrezko garaia izan zen. Hain zuzen, sasoi hartakoak dira izakiak inoiz egindako abentura sinesgaitzenetako batzuk. Halaber, kolonialismo eta arrazismo ankerrenaren garaia ere bada XIX. mendea, eta horren arrastorik ere antzematen da Verneren literaturan.

 

Zenbait antzezlan eta opereta idatzi ondoren, 1863an abenturazko lehen nobela idatzi zuen Vernek: "Cinq semaines en ballon". Arrakasta berehalakoa izan zen.

 

Vernek etorkizuna igarri egin zuen hainbat aldiz. "Vimgt mille lleves sous les mers" nobelan, urpekari atomikoak aurreikusi zituen. "De la terré á la lune" politean ere ilargirako bidaia igarri zuen inork horrelakorik sinetsi ere egingo ez zuen garaian. Hain zuzen, bi abentura horiek zinemara eraman zituzten gerora, Walt Disney ekoiztetxeak lehendabizikoa, eta Georges Melies-ek bigarrena.

 

Baina etorkizunaren igarlea izateaz gain, Jules Verne oso iaioa izan zen pertsonaia liluragarriak sortzen. Esaterako, denon gogoan daude Nautilus urpekarian bizi den Nemo kapitaina, Grant kapitainaren semeak, Mikel Strogoff... urteekin denak bihurtu dira zeluloidezko izaki erakargarri.

 

Zientzia eta teknikaren alorrean, Verne aurrerakuntzen aldekoa zen erabat, eta heziketa aurrerakoia defendatu zuen hainbatetan. Politikoki oso atzerakoia eta kontserbadorea zen, baina.

 

Oso osasun txarrekoa zen Verne, eta horrek oinaze handiak ekarri zizkion. 1905eko martxoaren 24an hil zen.

 

Mikel Strogoff

Jules Verneren Mikel Strogoff lana irakurri nahi baduzu, hona jo.


B2
2012-02-07
16235155
2942