detalle dokuteka-generico-fitxa

Herri-bizitza Hernanin

Gero eta ohikoagoak dira tokian tokiko merkataritza sustatzeko ekimenak; Hernanin ere badute halako kanpaina bat.

Herri-bizitza Hernanin kanpainari dagokion iragarkia da. Udalak, Berriak elkarteak eta Ekhilur kooperatibak sustatuta dago, herritarrak animatzeko bertako establezimenduetan erostera eta kontsumo arduratsua egitera. Iragarki berezia da, abestia eta bertsoak dituena. 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Bisigua. Itsasoko arraina, oso preziatua (Pagellus bogaraveo). 
Ordaindu du ekhilurrekin. Ekhilur irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, tokiko ekonomia sustatzea helburu duena. Besteak beste, euren ordainketa-sistema dute. 
Denon etekina. Guztion irabazia, onura. 
Bi kontu egin. Dendariarekin pixka bat hitz egin. 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ines ikusi degu (dugu) betiko arrandegin (arraindegian)  

Bisigua ordaindu du ekhilurrekin  

Inesek bisigua, ekhilur dirua  

Aukera egin, herri-bizitza Hernanin, bizi dadin.  

 

Txaro ikusi degu kirol-dendan, trekking 

egiteko zapata pare berriakin (berriarekin)  

Txaroren trekkinga, denon etekina; Inesek bisigua, ekhilur dirua  

Aukera egin, herri-bizitza Hernanin, bizi dadin.  

 

Andoni ikusi degu saltzailearekin  

Garaiko fruta zein den nahi duela jakin  

Andonik zalantza, dendak konfiantza; Txaroren trekkinga, denon etekina; Inesek bisigua, ekhilur dirua  

Aukera egin, herri-bizitza Hernanin, bizi dadin.  

 

Markel ikusi degu pozik burdindegin (burdindegian)  

Zartagi (Zartagin) bat erosi ta (eta) bi kontu egin  

Markelek zartagia ta hizketagaia; Andonik zalantza, dendak konfiantza; Txaroren trekkinga, denon etekina; Inesek bisigua, ekhilur dirua  

Aukera egin, herri-bizitza Hernanin, bizi dadin.  

 

Inesek ziolako kateari ekin  

Mentxuk aukera dauka, parte izan dadin  

Eragin katea, komunitatea; Markelek zartagia ta hizketagaia; Andonik zalantza, dendak konfiantza; Txaroren trekkinga, denon etekina; Inesek bisigua, ekhilur dirua 

Aukera egin, herri-bizitza Hernanin, bizi dadin. 

detalle2

Dokuteka

B2
2026-11-17

x61pRelaContWAR

40242370

x61pViewCountWAR

10

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR