Denda txikiak eta online salmentak

DENDAgo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dendez osatutako plataforma da, Internet bidezko erosketak eta salmentak egiteko.

Plataforma honek denda txikietako produktuak bezeroen eskura modu errazean jartzeko bide ematen du eta, horrez gain, dendari txikiei saltoki handiekin lehiatzeko bideak eta tresnak eskaintzen dizkie.

Mari Piris, Elkarmedia enpresako kideak eta Xabier Aldalurrek, DENDAgo plataformaren garatzaileak, beste hainbat xehetasun azaldu dituzte Euskadi Irratiko Faktoria saioan.
 

Irratsaio osoa hemen entzungai.
 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MAITE ARTOLA.- Beste ohitura bat, asko zabaldu zaiguna, Internet bidez erosteko ohitura da. Baina Internet eta denda txikiak ondo ezkontzen dira DENDAgo plataforman.
MANU ETXEZORTU.- Mari Piris, Elkarmedia enpresakoa da, eta DENDAgo plataformaren garatzailea. Mari, egun on, ongi etorri.
MARI PIRIS.- Bai. Egun on.
MANU ETXEZORTU.- Eta Xabi Aldalur ere etorri da, Dendartean Euskal Dendak erakundeko ordezkaria hain juxtu, Gipuzkoako arduraduna, ezta?
XABI ALDALUR.- Hori da.
MANU ETXEZORTU.- Egun on, Xabi, ongi etorri.
XABI ALDALUR.- Egun on.
MANU ETXEZORTU.- Bueno, Mari, DENDAgo zer da? Euskal Amazon moduko bat esango genuke?
MARI PIRIS. - Bueno, denda txikiek osatutako plataforma bat da.
MAITE ARTOLA.- Euskal Autonomia Erkidegoko plataforma bat da DENDAgo gaur egun, baina hasi Urola bailaran hasi zineten, ezta?
XABI ALDALUR.- Bai. Proiektu hau Urola bailaratik dator, han zenbait urte, Azpeitia eta Azkoitiko udalek eta merkatari-elkarteek Hemen bai deituriko proiektu bat garatu zuten, oraingo DENDAgoren oinarriak markatu zituen nolabait, ezta? Proiektuak pare bat urte eman zituen indarrean, eta beno, bertan behera utzi behar izan zen, baina ondorio interesgarriak utzi zituen, eta Euskal Dendak-ek, proiektu hura ikusita, ondorioztatu zuen ba zenbait gauza aldatuta, Euskal Autonomia Erkidego mailara zabalduta eta denda gehiagoren partehartzearekin funtzionatu zezakeela, eta hori, duela bi urte, 2017an, hasi zen pixka bat martxan proiektua…
MANU ETXEZORTU.- Kontaiguzu pixka bat, Mari, zein izan den zuen lana.
MARI PIRIS.- Bueno, guk Elkarmediatik ba pixka bat plataforma honen garatzaileak gara. Diseinua pixka bat, denboraldiaren arabera eta kanpainen arabera aldatzen dugu, pixka bat bizirik mantentzeko eta itxura polit bat emateko. Gero, baita ere, ba, sare sozialak kudeatzen ditugu. Gure kasuan Instagram eta Facebook. Itxura eta harremana baita ere bezeroekin, erabiltzaileekin.
MAITE ARTOLA.- Ze, gaur egun denda txikiek ere, bizirik irauteko eta sare sozialak astindu beharra dauzkate, Interneten sartu beharra daukate saltzeko online…
XABI ALDALUR.- Bai. Guztiaren beharra dago, eta Internet bidezko salmentak denda fisikoan eginiko salmenten osagarri oso garrantzitsu bihurtu daitezke. Eta hori da azken batean proiektuaren helburua.
MANU ETXEZORTU.- Zenbat denda daude gaur egun DENDAgon?
XABI ALDALUR.- 70etik gora daude, eta hori, pixkanaka, hurrengo hilabeteetan ere gora egiteko asmoarekin?
MANU ETXEZORTU.- Eta zer motatako dendak dira? Ze produktu lortu ditzakegu?
XABI ALDALUR. Denetariko dendak ditugu, sektore ezberdinetakoak. Momentuz alimentazio (elikagai) freskoa da pixka bat mugak jartzen dizkiguna. Logistikako enpresa beraiek ere ez daudelako prestatuta produktu freskoak banatzeko. Baina gainerantzean edozein denda mota sar daiteke.
MANU ETXEZORTU.- Bai, ze produktu freskoak Internetez erosi eta berehala sartu beharko genituzke etxean eta..
MAITE ARTOLA.- Merkatarientzat zer nolako onurak dakartza DENDAgok? Dendariak sartzerakoan eta nola saltzen diezue plataforma?
XABI ALDALUR.- Bada, azken batean, modu erraz, autonomo eta, momentu hauetan, doako batean, beren produktu-katalogoa Interneten eskegitzeko aukera ematen diegu. Guk lehendabizi formaziotxo bat ematen diegu beraien produktuak nola igo behar dituzten jakin dezaten, eta hortik aurrera, bai momentu oro laguntza emateko ondoan gaudela… Baina dendariak berak modu autonomoan igotzen ditu produktuak eta, eta egiten du dena.
MAITE ARTOLA.- Garrantzitsua izaten da horrelako plataformetan erabiltzeko erraza izatea: diseinua, marketina, hori dena asko landu behar izaten da. Zentzu horretan etengabe berritzen ari zarete?
MARI PIRIS. Bai. Etengabe. Diseinua aldatzen dugu. Orain Gabon-garai hauetan jartzen dugu dena itxura horrekin… Gero, baita ere, publizitatea egiten dugu sare sozialetan… lan pila bat egiten da.

Denbora baterako Relacionador de contenido ez dago erabilgarri.
B2
2020-01-03
Denbora baterako Relacionador de contenido ez dago erabilgarri.
21182267
03:59
1570