Geroz eta oroigarri-denda gehiago

Turismoari lotuta, gure hirietan asko ugaritu dira souvenir- edo oroigarri-dendak azken urteetan. Leku batzuetan, tokiko denda tradizionalak ordezkatu dituzte. Aldiz, gero eta gehiago dira bertako denden benetakotasuna bilatzen duten turistak.

Balio gutxiko era guztietako objektuz betetako dendak. Halakoak izan ohi dira souvenir- edo oroigarri-dendak. Turistentzako omen dira, baina turistei ere gustatzen ote zaizkie? EITBko bideo honetan, gaiari buruzko zenbait ikuspegi jaso dituzte, Bilbon, Iruñean eta Donostian. Kezkaktuta daude denda horien gorakadarekin, eta bertako merkataritzan dituzten ondorioekin.

 

Argazkia: Zarateman / Wikimedia Commons

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Tokiko komertzioa. Bertakoak diren dendek osatutako multzoa.
Lonja huts. Hutsik dauden lokalak. Portuetan, arraina enkantean saltzen den eraikinari esaten zaio lonja. Bizkaian, beheko solairuetako lokalei ere lonja esaten zaie.
Xarma galtzen ari da. Bere nortasuna edo izaera galtzen ari da. Erakargarritasuna, lilura gutxiago du.
Balio erantsirik ez eskaini. Ez dio baliagarria den edo baloratzen duen zerbait ematen.
Neurri bat hartu. Lortu nahi den helburuaren arabera jokatu.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Testigantza 1. Hau prozesu hau esan genezake orain dela 7-8 urte hasi zela, eta azkenengo urteetan asko-asko aldatu egin da. Ikus dezakegu hemen, kale honetan, Bidebarrieta kalean gaude, azkenengo 2-3 urteetan hamabi souvenir-denda (oroigarri-denda) ireki dituzte. Alde Zaharrean gero eta tokiko komertzio gutxiago dago. Pilo bat lonja huts ditugu. Gure azkenengo zenbaketan 200 baino gehiago daude hutsik, eta horrek suposatzen du betiko merkatu hori ixten ari dela eta jendea beste leku batzuetara bilatzera joan behar dela.

Testigantza 2. Denda guztiek berdina (gauza bera) saltzen dutenez, agian buelta bat eman beharko zioten, eta Iruñeko xarma galtzen ari da. Gero ere, ongi izango litzateke berriz… Iruñea zer den berriz ere saltzea.

Testigantza 3. Gaur egun, hemen, Donostian, Parte Zaharrean, gero eta gutxiago daude denda zaharrak, eta gustatzen zaie zuk esplikatzea hemengo jendeak zer jaten duen.

Testigantza 4. Saiatzen naiz ba… Donostiako puntu ezberdinetik (ezberdinetatik) pasatzen gara, eta hemen, Alde Zaharrera sartzen naizenean, hau da puntuetako bat: Otaegiko pasteleria (gozotegia), 100 urte baino gehiagoko tradizioarekin. Eta hemengo… ospetsuak diren guretzako lekuak, baina batez ere tradizioa duten lekuak mantentzea da gure helburu ere. Orduan (Hortaz), erakusten diegu (dizkiegu) horrelako gauzak.

Testigantza 5. Bai, egia da badaudela, eta geure hiri ikuspegitik edo geure estrategiatik, denda- edo merkataritza-mota batzuk, zeinak hiriari edo herritarrari berari ez dion horrelako balio erantsirik eskaintzen. Horrelakoak ere baditugu eta agerian ditugu. Eta horren aurrean udal batek badauka zer egina, baina gaur egun dauzkagun erremintak oso-oso mugatuak dira. Neurriak bai, aztertzen ditugu, begiratzen ari gara. Hori badago geure plangintzan, baina baita ere kontu askorekin, ze(ren) batzuetan, neurri bat hartzen dugunean, beste ondorio batzuk ere sortzen zaizkigulako auzoan.

B2
2025-06-04
31762881
00:02:23
606