detalle dokuteka-generico-fitxa

Eusko dirua gaur hasi dira erabiltzen

Ipar Euskal Herriko tokiko dirua hainbat aldagunetan eskura daiteke dagoeneko. Goiz honetan jarri da zirkulazioan eusko tokiko diru "euskaldun, ekologiko eta solidarioa".

Dagoeneko 600 lagun Euskal Moneta elkarteko kide egin dira. Horiek gaur izango dute lehen euskoak eskuratu eta erabiltzeko aukera.
Euroak euskoen kontra trukatzeko hainbat aldagune izanen dira hemendik aitzina, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako hainbat tokitan. 600 lagunek eta 190 profesionalek bat egin dute zirkuitu laburreko trukaketak sustatuko dituen diruarekin.
Eusko Ipar Euskal Herri osoan zenbait profesionalekin erabiltzen ahalko den tokiko dirua da. Hiru zutabe ditu: soziala, ekologia eta euskara. Tokiko garapena sustatuko duen “zirkuitu laburrean” mugituko da. Erabiliko duten profesionalek tokikoak izan beharko dute, eta euskararen alde indarrak egin beharko dituzte: euskara AEKn ikasi eta informazioa euskaraz eskaini.

Goiz honetan jarri da zirkulazioan eusko tokiko diru "euskaldun, ekologiko eta solidarioa". Pyrénées Baiona Ttipiko aldagunean izan dira Berria egunkarikoak.

www.euskalmoneta.org

 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kazetaria.- Mendi Ezteban, Euskoko laguntzailea zira. Gaur jarri da zirkulazioan Eusko. Mendi Ezteban.- Bai, jarri da, orduan, Iparralde guztian, 190 enpresa eta elkarte kide dira. Orduan, 190 horietan baliatzen ahalko ditugu euskoak. K.- Jende aunitz ibili da goiz honetan? M.E.- Bai, nahikoa, bederen hor Baionako aldagunean itzulia egin dut eta iduriz jadanik, orduan bederatziak aintzin ibili da jendea, bai. K.- Zenbat jendek bat egin du proiektuarekin? M.E.- Gaur egun orduan erabiltzaile bezala, zazpiehun bat jende kidetu dira. Orduan, abiatzea aintzin. K.- Eta gaur espero duzue jende gehiago kidetzea? M.E.- Bai, bai, zeren eta hori da legalki, orduan denak kide izan behar gira, euskal monetaren kideak, orduan gaur, jendeak nahi badute euskoak aldatu, beharko dira kidetu ere, orduan jende gehiago izanen da. K.- Lagunak Ipar Euskal Herri guztian badira, ez? M.E.- Bai. K.- Zenbat dira? M.E.- Hamahiru orotarat eta ahal bezain eremu zabaletan, Hendaiatik Mauleraino. Aldagunera joan behar da orduan euskoan hartzeko. Lehenik, kidetza hartu eta ondotik, orduan, euroak euskotan aldatzen ahalko duzue hamahiru gune horietan eta aurkitzen duzue, aurkituko duzue zerrenda gure webgunean, euskalmoneta.org-n. K.- Sinpleagoa da aldaguneetan bazkidetzea ez eta Interneten? M.E.- Bai, sinpleago da zeren eta guk gero Interneten bidez egiten baldin baduzue guk dugu bidali behar karta eta horrek denbora pixka bat emaiten ahal du. Aldagunean bertan eginez, segidan baduzue karta.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2013-01-31

x61pRelaContWAR

16286654

x61pViewCountWAR

3300

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR