detalle dokuteka-generico-fitxa

Edadetuen etxebizitza kolaboratiboak

Adinean aurrera egin ahala, oro har, norbaitekin bizitzeko premia handiagoa sentitzen dugu, batez ere bakardadea bilatu ez badugu. Hainbatek irudimen handiko irtenbideak aurkitu dituzte.

ETBko Ur handitan telesaioan, erretiroari buruzko saioa prestatu du Xabier Madariaga kazetariak. Zenbait arlo jorratu dituzte; besteak beste, nola egin aurre bilatu gabeko bakardadeari. Josu Olanorekin izan da Madariaga, eta hark etxebizitza kolaboratiboen berri eman dio.   

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Sasoi betean ikusten zaitugu. Osasuntsu, sendo, ikusten zaitugu. 
Bakartasun ez aukeratuan (bizi). Bakarrik bizi, baina ez hala nahi duzulako. 
Beste zera bat. Beste gauza bat (esan nahi dugun hitza ahora ez datorrenean erabiltzen dugu). 
Bertakoek zaintzen zituzten. Etxean bizi zirenek zaintzen zituzten. 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Xabier Madariaga: Josu, zenbat urte dituzu?  

Josu Olano: 66.  

Xabier Madariaga: Sasoi betean ikusten zaitugu. 

Josu Olano: Bai, bai, bai, bai.  

Xabier Madariaga: Baina zu zaintzeko lanak gertu edo urrun ikusten dituzu?  

Josu Olano: Urrun, urrun oraindik.  

Xabier Madariaga: Oso urrun. 

Josu Olano: Oso urrun, egia esaten badizut, bai, bai, bai, bai. 

Xabier Madariaga: Zuk bizimodu-mota bat aukeratu duzu, ez dena oso ohikoa. Zuen komunitateak nola funtzionatzen duen azalduko diguzu?  

Josu Olano: Vivienda colaborativa deitzen (esaten) diogu guk: lantzen ditugu, adibidez, pues (bada), elkarbizitza, gure artean, saiatzen gara hori aberasten; eta, orduan, parte hartzen dugu beste jendearekin, kanpoko jendearekin, bueno, pues, hainbat gauza antolatzen, kultur mailakoak... edo, bueno, interesgarriak iruditzen zaizkiguna (zaizkigunak), ez?  

Xabier Madariaga: Etxebizitza kolaboratibo honetan, nortzuk bizi zarete?  

Josu Olano: Zenbat esan nahi duzu? Pues, hamar pertsona, hamar logela daudelako, e!  

Xabier Madariaga: Elkarrekin bizitzen jarri zaretenen batez besteko adina zein da?  

Josu Olano: 52 edo 53 izan... da gazteena (ditu gazteenak), eta 82 zaharrena (zaharrenak).  

Xabier Madariaga: Elkarlanean oinarritutako etxebizitza hau sortzea zuri etorri zaizu behin erretiroa hartu duzunean?  

Josu Olano: Bai, bai, bai, bai.  

Xabier Madariaga: Zergatik momentu horretan?  

Josu Olano: Hona etorri baino lehen, bizi nintzen Gasteizen (Gasteizen bizi nintzen)...  

Xabier Madariaga: Etxe arrunt batean.  

Josu Olano: Bai, bai. 

Xabier Madariaga: Zure etxebizitzan, apartamentuan.  

Josu Olano: Hori da, eta, orduan, auzo horretan egin zen ikerketa bat, eta hortik (haren) ondorioak izan ziren jende asko bakarrik bizi zela, eta bakartasun ez aukeratuan. Orduan, nik, hori ikusita, esan nuen: “Nik ez dut nahi horrela bizi, o sea (hau da), ez dut nahi, ze ikusten dut nire burua bakarrik... Nik behar dut beste zera bat”. Eta aspalditik nengoela buruan (nerabilen buruan), pues, horrelako inguru batean bizitzea eta abar, eta abar. Klaro (Bai, ba), ni bakarrik ez nintzen ausartzen eta ezin nuen egin, baina jende gehiagorekin bai. Eta, orduan, pues bueno, pues, atera zen aukera eta esan nuen: “Banoa, banoa”. Eta sartu nintzen hor. 

Josu Olano: Hau da pasillo zentrala (erdiko korridorea). Hementxe, ezkerrean, dugu sukaldea. 

Xabier Madariaga: Eta erabakita daukazue zein arduratzen den sukaldeaz edo...?  

Josu Olano: Ez. Horretarako taldeak egiten ditugu, egiten ditugu txandak.  

Xabier Madariaga: Zuentzat garrantzitsua da ordu zehatz batean denak mahai baten inguruan egotea. 

Josu Olano: Bai. 

Xabier Madariaga: Ez bakoitzak bere airera, bere ordutegiak egitea.  

Josu Olano: Ez, ez, ez. Saiatzen gara, justu, denon artean egiten.  

Bueno, goiko aldean dago ganbara, guk deitzen diogu ganbara, aprobetxatu nahi dugula (duguna), pues, gauzak egiteko; pues, adibidez, tailerrak edo yoga, adibidez.  

Xabier Madariaga: Zu, hemen, zure etxean sentitzen zara. 

Josu Olano: Bai, bai, bai, bai. Dudarik gabe, dudarik gabe. Nire etxean eta nire jendearekin (jendeak), bueno, lagunduta.  

Lehen, baserrietan, etxeetan, horrelako egoeretan zegoen (zeuden) familiarrak (senideak) bertakoek zaintzen zituzten, ezta?, eta denon (denen) artean egiten zuten. Orain ez da... orain baldintzak aldatu dira. Orduan, horri erantzun bat eman behar zaio. Orduan, instituzioek horri aurre egin beharko diote, nola edo hala. Paper… oinarrizko zera dute, ardura dute, horretan. 

detalle2

Dokuteka

B2
2026-11-17

x61pRelaContWAR

40193372

x61pViewCountWAR

54

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR