Maitasunak ba ote du adinik?

Maitasunak eta maitemintzeak ez omen daukate adinik. Edozein adin-tarte izan al daiteke aproposa amodioari ateak zabaltzeko?

Zahartzaroaz eta maitasunaz esandakoa entzun nahi baduzu, segidan duzu Euskadi Irratiko Zuri-beltzean saioko pasartea.  

 

 

 

Argazkia: Mabel Amber (Pixabay) 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Maitasunak ez omen du adinik. Hala entzun ohi dugu sarritan, ezta? Baina errealitateari begiratuta hala ote da? Nola ikusten ote da hirugarren adinean maitemintzeko aukera? 
Esataria 2. Gurekin dago Agurtzane Ormaza. Agurtzane. Egun on!
Agurtzane Ormaza sexologoa. Egun on.
Esataria 2. Inoiz pentsatu duzu, zahartzen zarenean, adineko pertsona bihurtzen zarenean, amona zarenean maiteminduko ote zaren, enamoratuko ote zaren?
Agurtzane Ormaza. Edo jarraituko dot (dut)… 
Esataria. …maiteminduta…
Agurtzane Ormaza. …dekotenagaz (daukadanarekin) maiteminduta, bueno, maiteminduta igual ez, baina aldiro maitemintzen bai. Espero baietz. Eta beragaz (berarekin) ez banago, desde luego (jakina!) bai, espero dut baietz. Hori da betiko txispa, ezta? Eta nik gainera ezagutzen dut jende nahiko hori, juxtu gauza hori gertatu jakola [jakona/zaiona]. Eta uste dot (dut) oso pozik bizi direla. 
Esataria 2. Txispa hori atera zaiena, edo txispa hori beti eduki dutenak, eta nahiz eta zahartu, txispa hori badaukatenak, ez? 
Agurtzane Ormaza. Horixe ba! Zahartzaroak gauza hauek ekartzez dauz (ditu) eta jakinmin handia pizten dau (du) oraindinokarren eta gauza asko dakiguz (dakizkigu) edo dakite adin horretara ailegekeran (ailegatzean). Orduan, pentsatzen dot nik hori be (ere) hor dagoela eta gainera gaitasun hori ez da galtzen inoiz ere ez. Pasatzen dena da gero norberak beren buruegaz (buruekin) eta bere esperientzia bidez batzuetan ipintzen dau (du) pisu larregi gaitasun horren gainean eta akabuen (akaberan) amatatu egiten dau edo itzali egiten dau. Baina gaitasuna badago. 
Esataria. Zahartzaroan maitemintzeari buruz hitz egin nahi dugu gaur. Eider Iruretagoiena, Eider, egun on. 
Eider Iruretagoiena psikologoa. Egun on. 
Esataria. Gai interesantea da, e! Polita da, e!
Eider Iruretagoiena. Oso polita, ezta? Bai. Oso interesgarria eta gainera garrantzitsua. Ze(ren) gaur egun urte gehiago bizi gara eta, eta hau gertatzen da, ezta? Duela gutxi liburu batean irakurtzen nuen, ez? Hitz egiten zuen pixka bat ba bizitza osorako bikoteak eta abar. Eta esaten zuen ba hau mende askotako ideia bat dela, eta noski, duela mende bat, bi mende, 40-50 urte bizi ginen, orduan, bikote bat. Baina gaur egun ia 80-90 urte bizi gara, igual ja 2-3-4 bikote izateko aukera, ezta? Orduan, bai, oso interesgarria iruditzen zait.   
Esataria 2. Axun Ertzibengoa. Egun on.
Axun Ertzibengoa kazetaria. Egun on guztioi.
Esataria 2. Axun adinduei galdezka ibili da, maitasun-istoriarik [istoriorik] bizi izan duten edo zahartzaroan maitemindu den inor ezagutzen ote duten. Hernanin, zaharren egoitzan, eta erretiratuen elkartean aritu da batekin eta bestearekin hizketan: haiek ze kontatu dioten entzungo dugu.   
Axun Ertzibengoa. Zaharren egoitzan hasi dugu ibilbidea eta, eta zenbait solaskide izan ditugu bertan. Beraiek esan digutenez, horrelako tokietan lagunak egiten dira, kariñoa ere sortzen da, baina bikote-kontuak, horrelakoak ez omen dira gehiegi izaten. Errespetu handia izaten dela esaten digute. Eta nahi baduzue, hasteko, Maritxuk zer esan digun entzungo dugu. Berak 92 urte ditu, eta 11 urte daramatza adinduen egoitzan, eta noizbait norbait hurbildu izan zaionean zerbait esatera, ba, berak nahiko argi dauka zer erantzun behar dion. 
Maritxu. Hasten baldin badira brometan, esaten diet “nik ez det nahi aditu ere egin, zergatikan nik neukan oso senar ona, eta oraindikan harentzat asko gogoratzen naiz eta nik ez det nahi ezer ere. Ni bakarrik oso ondo bizi naiz haren gogoarekin, eta ya está (kito)”.        
Axun Ertzibengoa. Hori, Maritxu alargundu ondoren sartu zen egoitzan…
Esataria. Bai. 
Axun Ertzibengoa. Eta hori, entzun duzue, ez?, oraindik senarra ere presente duela.
Esataria 2. Presente duela. 
Axun Ertzibengoa. Hala ere berak sumatu, sumatzen du inguruan badela norbait bera maite duena. 
Maritxu. Nik ikusten det gizon bat [batek] maite naula (nauela). Zergatikan pasatzerakoan eskuan ere hola egiten nau [dit]:  “Agur, Maritxu” esaten nau [dit], “Adiós, Maritxu”. Eta kariñosoa da, baina ez dit zer ere ez… Eta hortantxe gelditzen gara, hola. Hortantxe gelditzen gara. Baina ondo. Zu hor eta ni hemen. Bera ere alarguna da.
Esataria 2. “Zu hor eta ni hemen” esaten du. Baina beharbada biek nahiko balute zerbait gehiago egongo litzateke zerbait gehiago ere, ezta, Agurtzane? 
Agurtzane Ormaza. Bai. Nik pentsatzen dot (dut) baietz. Lehen esan dodan (dudan) moduan, gaitasun hori, maitemintzekoa, betidanik edukitzen dogu (dugu) eta hil arte izaten da, ezta? Pasatzen dena da, askotan, segun eta zelako (nolako) esperientziak bizi izan doguzen (ditugun), txarrak izan badire (badira) ba igual gaitzago izango da maitemintzea edozein adinetan eta adin horretan be (ere) bai. Gero, jende asko geratuten danien (geratzen denean) alargun, askotan, hildakoaren idealizazi(ñ)oa eta maitasuna, horrengana jotzen dau (du) oraindikarren. Eta kostatzen jakie (zaie) asko bestelako harremanak piztea. Eta gero, nik uste dot (dut), beste alde batetik jende asko eta asko, alarguna zein bikotekiderik ez dabezenak (dituztenak) eduki inoiz be (ere) ez, nik ikusi izan dodana (dudana) da juxtu adin horretan ez dakit nik dan (den) izango dalakoan [direlakoan] azkenengo urteak edo, gura deuriela (nahi dutela) gozatu… 

B2
2021-03-23
28076755
00:05:03
3326