Konfinamenduaren ondoren dibortzio gehiago

Koronabirusa mota askotako ondorioak uzten ari da, dibortzioen gorakada da horietako bat.

Konfinamenduan pasatako denborak arrastoa utzi du bikote askorengan. Dibortzioen inguruan ari zaizkigu Euskadi Irratiko entzungai honetan.

 

 

 

Argazkia: Pxhere


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Nagore Telleria kazetaria. Koronabirusak osasunean eta ekonomian ez ezik maitasun-harremanetan eta ezkontzetan ere badu eragina. Familia Abokatuen Espainiako Elkartearen arabera gora egin dute dibortziatzeko bidea hasteko kontsultek. Legalitas etxeak emandakoa da datua: % 41 egin du gora konfinamenduko aste itxienetan, martxoan eta apirilean. Eta urtarrileko datuekin alderatuta bulegoan igoera orokorra % 20koa izan da.  

Iruñean du bulegoa Garbiñe Larrartek. Kaixo, egun on.

Garbiñe Larrarte abokatua. Egun on.

Nagore Telleria. Zuek ere antzeman al duzue igoera hori dibortzioen gainean?

Garbiñe Larrarte. Bai. Nik bereziki nabaritu dudana da, behin konfinamendua amaituta, ba bai jendea, pentsatzen dut lehenago ez duela egin, baina bai, bulegoetara ari dela joaten nolabait bere erlazio sentimentala edo ezkontza-erlazioa ba hautsi nahi duelako, eta printzipioz zer, zer eskubide edo nola tramitatu (bideratu) daitekeen galdezka. Hori bai nabaritu dudala. Bai.

Nagore Telleria. Eta zer dira?: urte luzean elkarrekin bizi diren bikoteak gehienak?   

Garbiñe Larrarte. Bai. Niri tokatu zait urte luzean bai, ja adinako jendea ere, pixka bat… Nik uste dut agian kili-kolo zeuden erlazio horiek eta denboraren inertziaz, ba bueno, lana, umeak, eta egunerokotasun horretan murgilduta zaudenean agian ez duzula denborarik pentsatzeko, edo ez duzula pentsatu nahi. Baina claro (jakina), koronabirusaren ondorioz egon den geldialdi orokor horrek ba bai nik uste dut jendea pentsatuarazi duela [jendeari pentsarazi diola] eta agian birplantetatu ba benetan jarraitu nahi duen horrela edo ez. Gero beste gauza bat ekonomikoki posible den ala ez, baina bueno, bai behintzat planteamendu hori nik uste dut urte askotako erlazioa zutenen artean bai nabaritu dudala nik, gazte artean baino gehiago adineko jendearen artean.

Nagore Telleria. A bai? Eta zer adinetara artekoak?  

Garbiñe Larrarte. Ba atzo, adibidez, egon nintzen 60 urteko matrimonio batekin, zeramazkitela (daramatzela) ia 30 urte elkarrekin eta bai, biak etorri ziren bulegora pixka bat ikusteko nola egin zezaketen.  

Nagore Telleria. Bai. Esan duzu pentsatzeko denbora ekarri duela itxialdiak eta aldi berean konbibentzia intentsoa (indartsua) ere bai.   

Garbiñe Larrarte. Intentsoa ere. Bai. Onerako, txarrerako nik uste dut edo erlazioak indartu egin direla edo bestela, hautsi egiten direla horrelako egoeretan.

Nagore Telleria. Eta alderatu al daiteke opor ostekoarekin? Ze(ren) Espainiako Abokatuen Elkarteak emandakoa da beste datua: urte osoko dibortzioei begiratuz gero, opor ostean gertatzen direla urte osokoen % 30.  

Garbiñe Larrarte. Bai. Hori egia da. Oporrak (pasa) ondoren eta gero Eguberriak (pasa) ere ondoren nik asko nabaritzen dut. Agian familia arteko elkarketa horiek eta ez dute asko laguntzen. Baina nik bai nabaritzen dudala. Oraingoan nik uste dut gehiago izango dela. Gero beste gauza bat izango da benetan efektiboak izango al diren banaketa hauek, egoera ekonomikoa oso garrantzitsua delako.  

Nagore Telleria. Bai, ze(ren) gauza bat da erabakia hartzea eta gero…

Garbiñe Larrarte. Gauza bat da nahi izatea eta beste bat ahal izatea. Eta azkenean onartu beharra dago banaketa on bat izateko diru asko behar dela. Ez bakarrik prozedura, e! Ez prozedurarengatik zeren gehienbat dibortzioak azkenean, sarrera berdinak dira eta gastuak bikoiztu egiten dira.  

Nagore Telleria. Eta bizitokiak bi behar dira. Bizitokiak.

Garbiñe Larrarte. Bizitoki bi behar dira. Azkenean banaketa duin bat izateko bi etxebizitza behar dira. Ez da “aizu, hau uzten dut nik nire betiko etxea eta gurasoen etxera n(ih)oa”. Hori, zoritxarrez, asko ematen den egoera bat da. Gaur egun ere gehiago ikusten da elkarbizitza mantentzen duten pareja (bikote) asko etxe berean bizi direla baina gero bakoitzak bere bizitza egiten duela. Hori ere asko, asko ikusten ari da ja.

Nagore Telleria. Bai? Ari zaizu…?

Garbiñe Larrarte. Bai.

Nagore Telleria. …halakoak ari zaizkizu tokatzen?  

Garbiñe Larrarte. Bai.

Nagore Telleria. …etxe berean jarraitzen dutenak.

Garbiñe Larrarte. Lehendik(an) ere. Baina orain gehiago.

Nagore Telleria. Are gehiago. Eta gurasoenera joan behar izaten dutenak?  

Garbiñe Larrarte. Baita.  

Nagore Telleria. Bai.  

Garbiñe Larrarte. Bai. Asko.  

Nagore Telleria. Edo pisua konpartitzera.  

Garbiñe Larrarte. Edo pisua konpartitzea. Claro, (jakina), pisua konpartitzearekin, pues (bada) beti arazoak egoten dira. Umeak baldin badituzu ba umearen pernocta edo lo egite hori ba askotan, asko jorratzen den gaia da. Baina bai, zoritxarrez bai. Hori ari da asko igotzen.

Nagore Telleria. Eta egoera ekonomiko zailak pentsatzen dut liskarrak ere areagotzeko balioko duela edo motiboa (arrazoia) izango dela.

Garbiñe Larrarte. Bai. Bai. Bai. Egoera ekonomikoak egoera familiar gogorra…

Nagore Telleria. …eragiten duela.  

Garbiñe Larrarte. Azkenean denok dakigu dirua baldin badago poltsikoan edo kontuan, bizitza lasaiagoa, lasaiago hartzen dugula.  

Nagore Telleria. Bai. Elkar maitatzen jarraitzea ere kasik errazagoa ere badela.  

Garbiñe Larrarte. Bai. Gogorra da agian esatea, baina bueno, bizitza lasaia eta ekonomikoki segurtasun bat baldin badaukazu, segurtasun bat daukazu orokorrean bizitzako arlo guztietan, eta arlo sentimentalean ere.           

B2
2020-07-22
22482300
00:04:51
871