Amoreaz

Maitasuna adierazteko esapideen errepasoa egin digu Adolfo Arejita euskaltzainak, San Valentin egunaren atarian.

Maitea, maitalea eta maitemindu erabat ezagun egin ditugu, baina ez horrenbeste andremina edo amore-mina.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AITE ARTOLA KAZETARIA. Adolfo Arejitarengana jo behar dugu. Adolfo, egun on.
ADOLFO AREJITA. Egun on, halan ekarri.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Gaur erromantiko zatoz, ez?
ADOLFO AREJITA. Bai. Seguru? Bai.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Bai, ez? San Balendin ostiralean da, baina gaur nahi dituzu maitasuna adierazteko esamoldeen errepasoa egin: maitea, maitalea eta maitemindu esateko aukera nagusiak horiek dira? ala badira beste batzuk lehendik datozenak?
ADOLFO AREJITA. Maite hitza berez aspaldikoa da, baina badira beste batzuk, batzuk geureak, beste batzuk ekarriak. Normalean ekarriak handik edo hemendik, ezta? Eta hor azpimarratuko nuke min hitza, ezta? Ze maitemin, maitemindu, eta min horrek balio asko ditu, ezta, ze pipermina ere esaten dugu, edo esaten dugu sumin, sumindu eta abar.
Baina min horren inguruan badira beste hitz batzuk amodioaren eremukoak. Bata da, bata da andremina. Hau gutxi entzuten da, baina andremina andre-zaletasun gehiegizkoa, eta horretatik, lehenago behintzat, gaur ez dakit, datozen gaixoak (gaixotasunak) adierazteko erabili izan da, ezta? Bihotzeko mina, perifrasia ere bai, ezta? Baina bada bat nabarmendu nahi nukeena, Maite, eta da… Zuk Maite duzu izena, gainera…
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Gainera, omen dut maitasun izugarriarekin egin edo sortu nindutelako, itxuraz.
ADOLFO AREJITA. Seguru. Seguru.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Hori dio nire amak.
ADOLFO AREJITA. Esanguratsuak izaten dira horrelako izenak. Ez dira hola berez sortzen, ezta?
Baina bada beste bat, mailegua izanik ere, oso geurea duguna, eta da amore-mina. Hiztegietan eta gutxi ageri da. Tradizio idatzian ere gutxi ageri da, baina tradizio idatzian askok eliz kutsukoa ere badu, eta amore-minak eta piska bat susmagarriak izango ziren alde batean, baina bada, balada batzuk badira, piska bat balada tragikoak gogoratzen dutenak nola dagoen emakume bat, emakume gazte bat gaixorik eta nola osatu, zein gaixo, ze eritasun duen igarri ezinik medikuak eta di(n)o:
     Zazpi aingeru aldamenean, zortzigarrena gaixorik,
     zazpi mediku ekarri neutsen,[neutsan/nituen] bakotxa (bakoitza) bere lekutik,
     zortzigarrena ekarri neutsen India-Madriletatik.
India-Madrilak dira pixka bat hirigune nagusia esateko, ezta?…. Gero
     exin (ezin) igarri, exin igarri, nondik dagoen gaixorik:
     amore-minak badituzu honeek (hauek), bai entrainetan sarturik.
Hori da medikuaren esana. Eta gaixorik dagoenarena da:
     mediku jaunak guzurra dino (dio), ez dot amore-minik,
     amore-minak baditut ere ez entrainetan sarturik.
Entrainetan, erraietan sarturik, ezta? O sea, amore-mina da, Maite…
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Gaurko hitza, e!
ADOLFO AREJITA. Hagitz polita.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Azkena entzuten ari garena Hiru Trukurena da, Ruper Ordorikak kantatzen duenetarikoa, amodio-kopla baten hitzak:
     amoretsu bi dodaz (ditut), batari ondo esan, besteak zeloak.
ADOLFO AREJITA. Besteak zeloak. Eta horrek jarraia (jarraipena) du, Maite, beste Bermeoko herri-kantuetan, bilduman, nik handik jaso dut horren, bertsio horren kopla bat, hor ez datorrena, edo apur bat diferente esaten dena, bata da hori:
     amoretsu bi dodaz, izen batekoak,
     batari ondo esan, besteak zeloak
Eta gero dino:
     neure laztana, zein dozu laztan?
Hau da, itauna, ezta?
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Bai?
ADOLFO AREJITA. Mutilarena, eta
     letordanean dodana
Letordanean da etor dadinean edo horrelako zerbait, aditz zahar bat,
     letordanean dodana
     eta zeu gaur, zeu neure laztana
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Letordanean, etorriko denaren zain egon gabe.
KAZETARIA 2. Hau da bigamoen aldeko aldarrikapena.
ADOLFO AREJITA. Bueno, lehen izan dira horrelakoak, eta gogoan daukat beste tragiko bat esaten duena, ezta:
     Aldamenean senarra daukat eta umea,
     zure umea, zure haurra besoetan.
Hori, horrelakoak badira, baina ez dira normalean literatura idatzi klasikoetan ageri direnak, baina herri-literaturan uste baino askoz gehiago.

C2
2020-02-12
  • Arejita , Adolfo
21505379
3415