detalle dokuteka-generico-fitxa

Erretiroa eta transmisioa

Behin adin batera iritsita, denok hasten gara, gutxi-gehiago, erretiroan pentsatzen. Batzuek ederto erabiltzen dute denbora hori besteen mesedetan.

ETBko Ur handitan saioan, Xabier Madariaga aurkezleak Josu Txapartegi “Txapas” musikari eta irakasle ohia elkarrizketatu du. Zahartzaroaz aritu direla, erretiroa heldu zitzaionean protagonistak zer sentitu zuen azaldu digu, baita zertan ematen duen jubilatutakoan duen denbora hori guztia ere. 

 

 

 

Irudia: Wikipedia

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Euskal iruditerian txertatuta daude. Euskal munduari buruzko irudi-multzoan txertatuta. Kasu honetan, irudi horiek metaforikoak dira, buru barruan egiten ditugunak. 
Erabat lerrokatuta dagoela. Erabat bat egiten duela. 
Senak esaten zidak. Bakoitzak barruan dugun joera edo indar horrek esatea. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Josu Txapartegi: Ez zitzaidan batere gustatu zahartzaroan sartzea. Ez, nire burua gaztetzat beti eduki diat, eta beste fase horretara pasatzea kostatu egin zaitek (zaidak). Onartu diat, ja, baina... 
Xabier Madariaga: Eta orain bai esaten duzu: “Zahartzaroan sartuta nago”.  
Josu Txapartegi: Bai, zaharra naiz, ja, bai. 
Xabier Madariaga: Jubilazio-garaia iritsi zitzaizunean, erretiroaz zer pentsatzen zenuen?  
Josu Txapartegi: Ez, gustura hartu nian, porque (zeren).. Esango diat nire egun zoriontsuena zein izan zen; oraindik akordatu egiten nauk, 20 urte ia pasa dituk. Andreak lana egiten zian Aian, eta nik jubilazioa hartzen nian aurreneko egunean ez nian joan behar lanera, eta esan nitxoan (nioan): “Marije, lagundu egingo dizut Aiaraino eskolara”. Eta joan ginun (gintuan) biok kotxean, gelditu, bera jaitsi huan (huen) eskolara egunerokoa egitera, obligazioz. Nik hartu, beste atetik irten, eta esan nian: “Txapas, ez dek (duk) gehiago joan behar, obligazioz, lanera. Orduko sentsazio zoriontasunarena (zoriontasun-sentsazioa), obligaziorik ez edukitzea... Niri hori betirako gelditu zaitek (zaidak). Hori dek zoriontasuna niretzat. Izugarria! 
Xabier Madariaga: Zu izan zara ikastola honetan, Zarauzko ikastola honetan, irakasle... musikaria ere bazara… 
Josu Txapartegi: Bai, bai. 
Xabier Madariaga: ... eta zuk sortutako hainbat abesti euskal iruditerian txertatuta daude. Irakasle-lanak alde batera utzi dituzu, baina kultur transmisioarenak ez.  
Josu Txapartegi: Ez. Intentatu egiten diat (Saiatu egiten nauk), bai, intentatu egiten diat umeei pasatzea. Transmisio hori galtzen bada, nola goaztik, bai, pasa egin behar dik (duk). 
Xabier Madariaga: Zenbatero (Zein maiztasunez) etortzen zara ikastolara?  
Josu Txapartegi: Etortzen nauk egunero.  
Xabier Madariaga: Egunero?  
Josu Txapartegi: Egunero etortzen nauk pianoa egitera. Eta, gero, etortzen nauk, asteazkenetan, bigarrengo mailakoakin (mailakoekin); gustura etortzen nauk, porque edade horretan ―zazpi urtez zezke (zeuzkatek)―, zazpi urterekin umearen (umeen) ahotsak zeudek ederrak. Eta, gero, ostiralean egiten diagu gaur ikusi duzuena: umeak-eta kantuan, baina hori, ja, ume txikiagoekin: hiru, bi, lau, bost, sei.  
Xabier Madariaga: Eta zergatik uste duzu zuk egiten duzun, klaseetan oraindik ere egiten duzun lan hori, erabat lerrokatuta dagoela herri honen helburuekin?  
Josu Txapartegi: Niri senak esaten zidak herri honek merezi duela bizitzea. Eta herri hau bizitzea dek euskaraz bizitzea. Gero zeukaagu beste hizkuntzarekin-eta saltsa guztiak, bale, ados. Baina hizkuntza mantendu egin behar diagu, nahi badugu herri hau mantendu. Euskal Herria mantendu nahi. Eta, orduan, nire lana dek, hor, harri-koskor bat gehiago.  
Josu Txapartegi: Bueno, zer moduz zarete?  
Haurrak: Ondo! 
Josu Txapartegi: Beitu (begiratu) ze lagunak (lagun) dauzkagun gaur, e! Gaur esan diet telebista etorriko dela, eta ni ere nerbioso nago. Kantatuko al diogu Lotan nago?  
Haurrak: Baaaaaaaai! 
Josu Txapartegi: Argiak itzaliko al ditu norbaitek? “Lotan nago, begiak itxita...”. 
Xabier Madariaga: Gustatzen zaizu, Josu, zure denbora besteei eskaintzea, besteak laguntzeko erabiltzea? 
Josu Txapartegi: Bai, bai, bai.  
Xabier Madariaga: Bai? 
Josu Txapartegi: Bai. Denbora dek... besteei eskaintzeko posibilitateak ematen dizkik (ditik), eta horrek poz handia ematen dik.  
Xabier Madariaga: Eta, orain, erretiro-garaian eta, hori gehiago egin dezakezula. 
Josu Txapartegi: Bai. Zertarako behar dek, ba, denbora? Hiretzako (Hiretzat) bakarrik? Zer da hiretzako bakarrik? Ondo, hiretzako hartu ezak. Hartu bost ordu egunero hiretzako. Hala! Oso ondo: irakurtzeko, lo egiteko… Hartu hiretzako. Baina gero badauzkak ordu gehio.  
Xabier Madariaga: Hainbeste merezi... 
Josu Txapartegi: Bai, eta, gainez, aktibitate horiek hire barruan poza emango die (diate). 

detalle2

Dokuteka

C1
2026-06-23

x61pRelaContWAR

39462065
00:04:39

x61pViewCountWAR

593

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR