detalle dokuteka-generico-fitxa

Emozioa nagusi

Zenbat diru gastatzen duzu Gabonetako loterian? Eta zure ingurukoek? Ba al dakizu zein probabilitate duzun sari potoloa zeuri egokitzeko? Hala ere, jokatzen jarraituko duzu? ​​Berria egunkariko erreportaje batean, Gabonetako loterian jokatzera zerk bultzatzen gaituen aztertu dute. Arrazoi arrazionalek baino, beste era batzuetakoek omen dute garrantzi handiagoa.

Zergatik erosten duzu loteria? 

Gabonetako loteriak ilusioak eta emozioak pizten ditu Euskal Herrian. Ausazko jokoetan irabazteko aukerak oso txikiak diren arren, batik bat tradizioak eta presio sozialak bultzatzen du jendea parte hartzera.  

Abenduaren 22ko eta Errege eguneko Gabonetako loteriaren zozketek milaka pertsona erakartzen dituzte, eta urteko ekitaldi nagusietako bat dira Hego Euskal Herrian. Urtero, familia, lagun eta lankideak telebista eta irratien aurrean biltzen dira, San Ildefonsoko haurrek haien zenbaki irabazlea abestuko duten itxaropenaz. Tradizioaren liluraren eta ikuskizunaren magiaren gainetik, loteria ez da zerbait arrazionala: baina nola lortzen du loteriak hainbeste jende erakartzea, irabazteko probabilitatea izugarri txikia izan arren? 

Erantzuna ez dago soilik kalkulu probabilistikoan, baizik eta emozioekin, gizarte ohiturarekin eta kulturarekin lotutako faktore konplexuetan, loteria erosteko ekintza apustu hutsa baino askoz gehiago bilakatzen baita. Ikuspegi estatistikotik, loteria erosiz jokatzea ez da erabaki logiko bat. Lehen saria irabazteko probabilitatea 100.000tik bat da, hau da, % 0,001. Horrek esan nahi du 100.000 pertsonatik bakarrak irabaziko duela lehen saria. Sariren bat irabazteko aukera orokorra, berriz, % 15 ingurukoa da; hau da, jokatzen den zenbatekoaren parte bat bueltan jasotzeko aukera dago, baina sariketan parte hartzen duten gehienek ez dute nahikoa irabazten jokatutako dirua berreskuratzeko. 

Baina, estatistikak alde batera utzita, beste faktore batzuek gehiago eragiten diete herritarren erabakiei. Psikologoen arabera, loteria erosteko arrazoi nagusiak emozioekin lotuta daude. Top Doctors mediku taldeak argitaratutako ikerketaren emaitzen arabera, sariren bat irabazteko itxaropenak garunean kimikoki eragiten du jendea urtez urte parte hartzera bultzatzeko: «Eta tokatzen bada?, esaldiak harrapatzen gaitu. Sinesmenek eta sineskeriek ere jolasera bultzatzen gaituzte». 

Loteriak, beraz, erritual eta superstizio ugarirekin bat egiten du. Askok zenbaki esanguratsuak aukeratzen dituzte, hala nola jaiotze datak edo urteurrenak. Beste batzuek «zorioneko» administrazioetan erosten dituzte, aurretik sari handiak eman dituztenetan. Loteria erosteko arrazoi handienetako bat ilusioa ere bada. Zozketaren aurreko egunetan, sariren bat irabaziko balu zer egingo lukeen imajinatzen du jendeak: hipoteka ordaindu, munduan zehar bidaiatu, familiari edo lagunei lagundu... Amets horiek, iragankorrak izan arren, garrantzi emozional handia dute. 

(Moldatua) 

Irudia: Wikimedia Commons

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Ausazko jokoetan. Zoriaren, probabilitate hutsaren, mende dauden jokoetan. 
Sariketa. Zozketa. 
Garunean kimikoki eragiten du. Burmuinean, buru barruan, eragiten du. 
Sinesmenek eta sineskeriek. Zer sinesten dugun. Atzizkiaren arabera, sinesten dugun horren zilegitasuna adierazten dugu, betiere nork bere ikuspegi subjektiboaren arabera: -men , benetakoa; -keria, faltsua.  
Zenbaki esanguratsuak. Zerbait “esaten” diguten zenbakiak: jaiotza-eguna, herriko posta-kodea... 
Amets iragankorrak. Laster pasatzen diren ametsak. 

detalle2

Dokuteka

B2
2026-11-09

x61pRelaContWAR

39061776

x61pViewCountWAR

52

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR