Loteria tokatuz gero, zer?

Gabonetako argiak eta turroia azaroan jada ikusten eta usaintzen hasten bagara ere, Gabonetako loteriak abiarazi ohi du, bazter askotan, ospakizunen zurrunbiloa. Egiten al duzu amets sari nagusiarekin? Bada, jakin halako sarien irabazleen ehuneko handi batek porrot egiten duela urte gutxiren buruan.

Niko Cuenca ekonomilariak Eitb-ko Egun On Euskadi saioan loteria suertatuz gero aintzat hartzeko zenbait aholku eman ditu.

Irudia: eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Behar berezirik ez baldin badaukagu. Ez bada hasieratik badaukagula arrazoi edota egoera jakinen bat eta badakigula non gastatu edo inbertitu diru hori. 
Loteria tokatu eta bost urtera porrotean gelditzen dira. Diru-saria jaso ondoren, epe labur batean, eta, oro har, bost urtera arteko epean, irabazitako diru guztia eta gehiago galtzen dute. 
Oso merkatu hegakorrak, gorabehera handiak dituzten merkatuak dira. Merkatu horietan balioek ez dute egonkortasunik, eta, beraz, aditua ez denarentzat oso zaila da joerak interpretatzea. 
Momentu honetan, ikusita zer gertatu den, ez da batere gomendagarria. Iraganean izan diren gertaerak kontuan izanik, badakigu ez dela berriro ere hori egiteko une egokia. 
Gehienez jota, dezimo batengatik 320.000 euro bil daitezke. Dezimo saritu bat izanez gero, 320.000 euroko diru-kopuru erreala jasoko du sarituak gehienez. 
Ez dakizu zenbat aldiz entzun dugun egunotan… Azkeneko egunetan zehar, ingurukoek etengabe errepikatu dute ideia hori. 
Jubilatzeko gertu ez baldin bazaude. Ez baduzu aukerarik erretiroa denbora-tarte labur batean hartzeko. 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Kazetaria: Bueno, zer egin tokatzen baldin bazaigu? E, zertarako erabili diru hori, behar berezirik ez baldin badaukagu… Zeinek, zeintzuk izan daitezke urrats politak diru horrekin etekin bat lortu ahal izateko? Niko Cuenca ekonomialaria. Niko, egun on! 
Niko: Bai, egun on, Hodei. 
Kazetaria: E, datu deigarri batekin hasi behar dugu. Ze, bada portzentaje argigarri bat loteria tokatu eta zenbat urteren buruan xahutzen den guztia… 
Niko: Hori da. Badago, e, Kataluniako unibertsitate batek egindako ikerketa bat eta nahiko datu bitxia ematen du, ezta? Loteria tokatu eta bost urtera porrotean gelditzen direnen, e, portzentajea oso handia da, % 70(a), pentsa. E, jendeak ez du ondo kudeatzen ateratzen duen dirua eta, horretarako, edo horregatik, bitxia bada ere, Espainiako Bankuak aste honetan bertan, txosten bat, prentsa-ohar bat atera d(a)u, informazio bat atera dau, bueno, diru hori zelan (nola) inbertitu, e, inbertitzeko orduan gomendio batzuk emoten (ematen), ezta? Azken batean, Espainiako Bankuak eskatzen duena da jendeak zuhurtziaz, e, diru hori gastatzea, inbertitzea… Ez sartzea halako inbertsio arrarotan, edo kontrolatzen ez duen, e, operazioetan. Ze, bitxia baldin bada ere, esandakoa, nahiz eta loteria tokatu, % 70ek bost urteren buruan porrot-egoeran bukatzen dute. 
Kazetaria: Ba, ez da… kontuan hartzekoa da. E, zertan inbertitzeko gomendioa egingo zeniguke, Niko? Niri, esate baterako, tokatuko balitzait? 
Niko: E, hasteko eta behin, esan behar dugu tokatzen dana (dena) ez dala (dela), e, hain handia. E, berez, sari potoloaren saria, “gordoa” bezala ezagutzen dana, 400.000 euroko saria da. Ez dugu ahaztu behar, e, ogasunek (ogasunak), e, sariaren % 20(a)rekin geratzen direla, e, % 20 hori biltzen dutela ogasunek. Lehenengo 40.000 euroak, e, salbuetsita daude, beraz, tokatzen baldin bazaigu gutxi gorabehera 320.000 euro izango lirateke. Horrekin zer egin daiteke? Askotan komentatzen dana da zuloak tapatzea, baldin jendeak zorrak baldin badauzka, eta, gero, inbertsioa egiteko orduan, e errenta aldakorra, burtsak eta hori… oso interesgarriak egon daitezke, baina merkatu horiek ez badituzu ondo kontrolatzen, e, ez da oso gomendagarria sartzea. Azken batean, oso merkatu hega(z)korrak, gorabehera handiak dituzten merkatuak direlako. Bere garaian komentatzen zen oso interesgarria izan ahal zala kriptodibisetan inbertitzea. Momentu honetan, ikusita zer gertatu den, ez da batere gomendagarria. Beraz, kontrolatzen den merkatu batean, e, inbertitzea. Baina, esandakoa, lehenengo sariak, e, eskutan uzten duena da 320.000 euro eta hortik behera. Beraz, nire gomendioa da zulo batzuk tapatu eta bidaia bat egin. Zer, ez du horrenbesterako egiten (ematen). Aste honetan bertan, duela bi egun, hamen (hemen) Bilbon, Gran Viako, kale nagusiko loteria-administrazio batean bai atera da sari oso potolo bat. Kasu honetan, Euromillones bat atera da, 51 milioi euro(ta)koa. Horrekin bai ondo planteatu daiteke zer egin daiteke(en), eta hor bai adituen esku jartzea gomendatzen dugu. Baina loteria, Gabonetako loteriaren sariak ez dira hain handiak, asko, asko biltzen da, asko, asko banatzen da, sari asko daude, baina sari txikiak dira. E, esandakoa, gehienez jota, dezimo batengatik 320.00 euro bil(du) daitezke eta hori bada dirua, baina ez da lana uzteko moduko zerbait. Beraz, zuhurtziaz jokatzea eta kapritxoren bat ematea. Nire gomendioa behintzat.  
Kazetaria: Ez dakizu, Niko, zenbat aldiz entzun dugun egunotan… jubilatzeko urte gutxi geratzen zaizkienei, e, geratzen zaizkienentzat baietz… egingo lukela aukera hori behintzat prozesua zertxobait azkartu ahal izateko. 
Niko: Bai, ho(r)iek bai, hoiek dud(ar)ik ez. 
Kazetaria: Zer? 
Niko: Hoiek bai, dudik ez. Horiek bai, ja jubilatzeko pare bat urte bost urte gelditzen zai(zki)enean hori(ei) bai merezi die eta gainera nik ja hainbat jende ezagutzen dot (dut) kalkulagailua eskutan duela kalkulatu duela zenbat.... Kasu horietan, bai. Baina jubilatzeko gertu ez baldin bazaude, ez da(u)ka zentzurik, nire ustez, lana uzteak. 
B2
2023-11-27
30686899
00:03:42
2876