detalle dokuteka-generico-fitxa

Gabonetako loteriaren iragarkia

Oraindik Gabonetarako pixka bat falta den arren, jada kalean eta komunikabideetan hasi dira Eguberriekin lotutako mezuak zabaltzen. Esate baterako, Gabonetako loteria dagoeneko ikusgai dago, eta zeresana ematen ari da. Gai horretaz jardun dute Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Jarraian daukazu irratsaio hori eta, ondoren, iragarkia.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Klasiko bat ezta?, turroiarekin batera, Gabonetako loteria… Ba hori, Gabonak iragartzeko badatozela.

GORKA BEREZIARTUA. Baina iragarki honek, ba bueno, zeresana eman du, ez? Ze, bueno, iragarkian agertzen direnak bikote bat dira. Badakizu, ikusten da, ikustarazten dizute ez direla bereziki aberatsak. Ikusten da batek, ba senarrak, ez duela loteria erosi izkinako tabernan, baina besteak esaten dio, hala ere, ‘jaitsi zaitez’. Klaro, jaisten da eta ikusten ditu denak ospatzen ba sari nagusia tokatu zaiela, eta noski, ba gure protagonistak ez du erosi eta, beraz, ba auzoko guztiak aberastu diren bitartean, berak miserian itotzen jarraituko du eta, bueno momentu batean…

ESATARIA. Bai, baina…

GORKA BEREZIARTUA. Baina, baina, hori da momentu batean istorioak buelta bat ematen du…

ESATARIA. Bai, eta Antonio agertzen da.

GORKA BEREZIARTUA. Bai.

–Antonio, cóbrate por favor.
–21 euros
–21 euros por un café?
–No, un euro del café y 20 euros de esto”

GORKA BEREZIARTUA. Hau da, iragarki honek esplotatzen du loteriaren atzean dagoen gauzarik miserableena, nire ustez.

ESATARIA. Esan , bota.

GORKA BEREZIARTUA. Eta da, hau da, ez zaitez izan auzoko tontoena. Ze, klaro, denak bizi gara halako egoera miserable samar batean, baina loteria tokatzea posible da urtean behin eta, beraz, ba eros ezazu loteria badaezpada ere. Ez baldin baduzu erosten, izango zara miseriatik aterako ez den tonto bakarra. E Bueno, ez dakit nola esan, oso pentsamendu bueno ba egoista batzuk bultzatzen dituela iruditzen zait, ez?

ESATARIA. Bai, eta…

GORKA BEREZIARTUA. Ez dakit.

ESATARIA. Bai, oso adierazgarria, baina, seguru aski, jende askok benetan sentituko du, ezta? Jende askok ez du erosten loteriarik urte osoan zehar eta gero, bat-batean, Gabonetako loteria iristerakoan orduan, ezta, ba kasik-kasik derrigorrezkoa da. Ba taberna batera joateko ohitura baldin baduzu, bertako loteria erostea, bestela, begira, gauza bera gertatu dakizuke, eta, tonto-aurpegi ikaragarria geratuko litzaizuke.

DANELE SARRIUGARTE. Bai, eta gainera iragarkia, bueno, aipatu dugu iragarkia bera, nahiz eta ikusten duzun atzeko tranpa horiek, oso eraginkorra da, Alegia, osea fisikoki bai eragiten dizu nolabaiteko hunkiduratxo bat.

ESATARIA. Hunkidura aipatu duzu. Hemen, erredakzioan, azken egunetan ere batek baino gehiagok aipatu du iragarki hau. Adibidez, hemengo lankide batek esan du, esan zigun: “Jo haurdun nago eta egia esan oso sensible nabil azken aldian, baina negarrez aritu naiz iragarki hau ikusten”.

DANELE SARRIUGARTE. Bai.

ESATARIA. Eta ez da bakarra izan.

GORKA BEREZIARTUA. Zein da asuntoa? Espainiako Estatua dagoen egoeran jende asko nola ari den pasatzen… Eta, klaro, eske egia da jende askorentzat, beharbada, loteria tokatzea dela ba beraien egoerari buelta emateko modu bakarra, ze gainontzean ba ez dirudi gauzak dauden bezala, bueno… Iruditzen zait pornografia emozional hutsa. Eta …

ESATARIA. Bai, bai, bai.

ESATARIA. Eta lortzen du bere asmoa, ezta?

DANELE SARRIUGARTE. Bai, bai.

ESATARIA. Azkenean jendea benetan hunkitu egiten da, baina askotan e, nahiz eta hausnartu eta jakin benetan –aipatu duguna, ezta, gurekin ari direla jokatzen–, azkenean sartu nahi gaituztela bide estu batetik esanez, “ez ezazu galdu aukera, bestela, agian auzoko tontoa izango zara”.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2014-11-20

x61pRelaContWAR

16346393
00:03:21

x61pViewCountWAR

8239

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR