detalle dokuteka-generico-fitxa

Kirol-apustuak: Jokoa ez da errenta

Makina txanponjaleak, kirol-apustuak, loteriak eta pokerra dira askori erakargarrien zaizkien jokoak. Adituak larrituta daude gero eta gehiago direlako jokoarekin arazoak dituzten gazteak.

Zorizko jokoak eta kirol-apustuak oso txertatuak daude gure gizartean, eta menpekotasun-maila handia sortzera irits daitezke. Horixe gertatu zitzaion Galderri: arratsalde batean 1.000 euro gastatzera iritsi zen apustuetan.

Berak kontatuko digu nola iritsi zen jokoaren menpe bizitzera, eta horrek zer ondorio eragin zizkion berari eta bere familiari.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

GALDER.- Anaiak emon eustan (eman zidan) sari bat kobrat(z)eko. Bera Lekition bizi da, eta Lekeition ez egoan (zegoen) dendarik kobrat(z)eko. Orduan, hemen, Bilbon (Bilbora) joan nintzen kobraten (kobratzera) eta beno, hasi nintzen galdetzen, eta hau zelan doye? (nola doa?)
KAZETARIA.- Horrela piztu zitzaion kirol apustuetarako interesa Galderri. Atheltic zalea, euskal taldeen partidetan kantitate txikiak jokatzen hasi zen. Baina pixkanaka…
GALDER.- Sariekaz eta irabaziekaz, esaten neban, (sariekin eta irabaziekin, esaten nuen) ba gehiago apostatzen badot, (apustu egiten badut) ba azkenean irabaziak handiago izango dira. Izan ahal zen arratsalde batean % 10 apustu, irabaziz gero ba kristoren dirutza, galduz gero mila euro galtzen nebazan (nituen) momentuan igual.
KAZETARIA.- Hilabete gutxiren buruan engantxaturik zegoen eta milaka euroko zorra zeukan.
GALDER.- Nire soldataren zati handi bat arratsalde batean gastatzen neban. Orduan esaten duzu: “Hau ez da normala: arazo bat daukot (daukat)”. Baina, saiatzen zara tapat(z)en.
KAZETARIA.- Zuloa estaltzeko diru-premiak bultzatuta, apustu egiteko modua aldatu zuen.
GALDER.- Arin errekuperatzeko zer zen? Zuzeneko gauzak. Eta zein ziren zuzeneko gauzak? Ba denboraldi horretan tenisa. Eta gero, ja, azkenean izan zen edozer gauza. Osea, berdin zitzaidan hockey hielo, edo badminton.
KAZETARIA.- Laguntza eskatzeko gaitasunik ez eta horrela jarraitu zuen, emazteak kontu korrontean dirurik ez zeukatela konturatu zen arte.
GALDER.- Deitu eustan (zidan), eta Galder: “Zer edo zer kontatu behar deustazu (didazu)? Hemen nago, bakuan nago”. Esan neban: Uf!
KAZETARIA.- Bikotekidearen ultimatumarekin, Barakaldoko Ekintza Aluviz elkartera jo zuen Galderrek laguntza eske. Dagoeneko 6 urte dira jokatzeari utzi zionetik eta orain berak egiten die lehenbiziko harrera elkartera etortzen diren joko zaleei. Arduraturik, epe motzera gazteekin datorren arazoaz ohartarazten du.
GALDER.- Edozein lekutan apustuak egoten direnez, ba normala izan daiteke. Baina normala da zeure paga guztia bertan itxitzea (uztea)? Normala da zure DNIa faltsifikatzea halako saloietan sartzeko? Okerrena da gizarteak ez daula (duela) ikusten, baina etorkizunean arazo handia egingo dala (dela).
 

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2018-03-19

x61pRelaContWAR

16142203
01:47

x61pViewCountWAR

8452

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR