detalle dokuteka-generico-fitxa

Ederra zara, benetan

Gustuko dituzu maitasun-abestiak? Gustuko dituzu haien hitzak? Ziur al zaude hitzok ondo ulertzen dituzula beti? Batzuetan, egileak bere lana azaltzen duenean, ezustekoak hartzen ditugu.

 Abestiaren 20. urteurrena dela-eta, James Bluntek bere You're beautiful famatuari buruz hitz egin du TikTok sare sozialean. Ibon Fernandez eta Alain Perez hark esandakoen inguruan aritu dira Gaztean. Antza denez, ez genuen ondo interpretatu abeslariak zer kontatzen zuen. 

 

Irudia: chatGPT

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Kantaren sortzailea. Kanta egin duena, idatzi duena. 
Geratu gara zur eta lur
. Oso harrituta geratu gara, ezuste handia hartu dugu. 
Bitxikeria bezala. Gauza berezia, atentzioa ematen duena. 
Aurrekontu bat zeukan. Zerbait egiteko dituzun dirua edo baliabideak. 
2000ko hamarkadako ereserkia. Aberriaren ikur den kanta. Hainbatetan, garai edo belaunaldi batena ere bada, hedaduraz, kasu honetan bezala. 
Politonoa. 2000ko hamarkada aldean telefonoaren dei-hotsa pertsonalizatzeko erabiltzen ziren abesti famatuak. 
Neska-laguna zelatatu. Zertan ari den ezkutuan ikusi. 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Kanta batek 20 urte bete dituelako. Kanta mitiko bat da, eta kanta honen sortzaileak emaitza honen inguruko sekretu batzuk partekatu ditu. Eta geratu gara zur eta lur, ze kanta hau ez dugu igual entzungo hemendik aurrera, Alain.  

Esataria 2. Bai, halaxe da. Bueno, gauza da aste honetan 20 urte bete dituela. 20 urte. Ni urduri jartzen naiz hau entzunda. 20 urte bete ditu You're beautiful balada puskak. 

Esataria 1. Egia da. Ederra zara, egia da.  

Esataria 2. Ze polita. Bueno, James Blunt artistaren Back to Bedlam disko arrakastatsuko singlea izan zen hau, eta munduko hainbat herrialdetako zerrenden lehen postua eskuratu zuen, bueno, tartean Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, bueno, herrialde pila batetan (batean). Eta begira, bitxikeria bezala, badakizu kanta honen bideoklipa ere ikonikoa dela. Bera horrela eserita, objektu batzuk aurrean jartzen, elurretan...  

Esataria 1. A, bai. Kamera geldoan.  

Esataria 2. Kamera geldoan.  

Esataria 1. Lehenengo plano bat aguantatzen. Ze gauza zaila lehenengo plano bat hain ondo aguantatzea!  

Esataria 2. Oso-oso ondo zegoen bideoklip hori. Oso berezia, ikonikoa da. Gainera, hori, elurretan bera arropa gutxirekin ikusten da... Badakizu non grabatu zen bideoklip hori, Ibon?  

Esataria 1. Jakan.  

Esataria 2. Mallorcan 

Esataria 1. E? 

Esataria 2. Mallorcan, bai. Eta...  

Esataria 1. Tramontanan igual? Ze, klaro (bai, ba), elurra topatzeko Mallorcan... esango didazu. 

Esataria 2. Nik uste dut elurra... Imajinatzen dut simulatu egin zutela, ez? Edo egitazkoa (egiazkoa) zen elur hori? Mallorcan noiz egin du elurra?  

Esataria 1. Halako aurrekontu bat zeukan James Bluntek garai hartan...  

Esataria 2. Ez dakit, ez dakit hori nola... Hori deskubrituko dugu, hori. Elur hori benetakoa zen edo ez. Bueno, gauza da kanta hau 2000ko hamarkadako ereserki bat dela, eta askorentzat, ba, hamarkada hartan egin zen maitasun-kantarik politena. Hala identifikatu zuten garai hartan askok.  

Esataria 1. Eta politonoen ereserki bat,... 

Esataria 2. Baita ere. 

Esataria 1. ... ze garai hartan politonoak eta sonitonoak eta hauek guztiak martxan zeuden, eta James Blunten kanta hau dei askoren sintonia izan zen garai hartan.  

Esataria 2. Zegoen David Bisbalen Ave Maria eta James Blunten You're Beautiful baita ere. Eta Dragostea Din Tei baita garai hartan. Gauza da justu orain bi hamarkada bete dituenean kanta honek, James Bluntek iragarri duela kantaren letra ez dela maitasun-adierazpen bat.  

Esataria 1. Hala, benga! 

Esataria 2. Hori da esan duena: bai, beste esanahi bat duela, eta zuek, entzuleok, uste duzuena baino krudelagoa eta ilunagoa dela kanta horren esanahia. Ze gauza da, bueno, James Bluntek bere TikTokeko kontura bideo bat igo duela, bueno, ospatzeko kanta honek, You're Beautiful kantak, 20 urte bete dituela, eta, bideo horretan, TikToken, aitortu du, kanta horretan, ―adi! Ondo entzun, e― berari buruz hitz egiten duela, hau da, lehen pertsonan hitz egiten duela kanta horren letran.  

Esataria 1. Orduan, ederra nor da? Bera da ederra?  

Esataria 2. Ez, bere...  

Esataria 1. You are beautiful bera da? Lehenengo pertsonan baldin bada...  

Esataria 2. Ez. Hau da, berari gertatutako kontu bat kontatzen duela, baina You're beautiful esaten dio...  

Esataria 1. Beste norbaiti?  

Esataria 2. ... bere neska-lagun ohiari.  

Esataria 1. A, bale, bale. 

Esataria 1. Hori da. Eta, zehazki, bueno, gauza da berari buruz hitz egiten duela, baina beste baten neska-laguna zelatatzen ari dela kontatzen du hor, drogatuta dagoen bitartean. Hau da, bera, James Blunt bera, drogatuta dagoen bitartean, beste baten neska-laguna zelatatzen ari da.  

Esataria 2. Ai, ama. 

Esataria 1. Eta ez hori bakarrik, ze zelatatzen ari zen emakume hori, esan dudan bezala, orain beste mutil-lagun bat duen emakume hori, bere neska-lagun ohia zela; hau da, zuek irudikatzeko, ari zen zelatatzen, bere neska-lagun ohia beste gizonezko batekin zegoen bitartean. 

detalle2

Dokuteka

B1
2025-11-03

x61pRelaContWAR

38654308
00:03:25

x61pViewCountWAR

593

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR