Musikaren garrantzia filmetan

Filmetako soinu-bandak batzuetan oso ezagun egiten dira; beste batzuetan, aldiz, oharkabean pasatzen dira, baina beti dute garrantzia Joseba Beristain konpositorearen ustez.

Joseba Beristainek filmen soinu-bandak egiten ditu. Bere lanaren inguruan ari da bideoan.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1. Musikak film batean duen garrantziaz jabetzen dira ikusleak?
Daukan garrantzia, kontzienteki seguruenez ez. Baina iluminazioak (argiztapenak) daukan bezala edo enkoadreak (enkoadraketak) daukan bezala… Zu pelikula bat ikusten ari zarenean, normalean ez zara ibiltzen: “Ara, begitu (begira)! Enkoadre (enkoadraketa) honek angustia (larritasuna) sortzen dit, begiratu plano orokor honek…”. Zeren horrela, xelebre batzuk ibiltzen gara horrelako gauzak egiten, baina orokorrean publikoak ez du, gauza horietan ez du erreparatzen. Baina badu eragina. Azkenean, ikus-entzunezko narratiba baten oinarria delako, ikus eta entzuna: irudia, soinua eta musika. Eta eragina duela seguru, bestela ez zen egingo. Eta bai, eta gero badaude, batzuetan, musikak hartzen du horrelako presentzia kontziente bat, zuk entzuten duzu garbi: musika hau da, musika hau da Tiburoiarena (Jaws), Indiana Jones-ena, ez dakit zer… Horrela garbi entzuten dena… Beste batzuetan, berriz, zu ez zara kontziente hor atzean dabil musika, baina bere lana egiten ari da.
 
2. Zergatik dira hain ezagunak soinu-banda batzuk?
Badaude musika batzuk tarareableak direnak (abestu daitezkeenak). Zuk (zu) zinetik irten leikezu (zaitezke) kantatzen… Pan-parapan-pan-paran…Hori kantatu leikezu (dezakezu). Beste pelikula batzuk, Matrix-eko musika ezin duzu kantatu, suan-suan-suan… Oso zaila da, hori ezin da, inork (inor) ez du (da) irtengo zinetik hori kantatzen. Orduan hori da, lehenengo gauza izan behar duela: bat errekonoziblea (ezagut daitekeena), ez? Entzuten duzunean esateko hau horren musika da; eta bigarrena izan behar du memorizatzeko erraza izan beharko luke. Nik uste dut horiek eduki dutela horrelako transzendentzia bat, eta gero baita (ere) pelikula ospetsua baldin bada, horixe ez? Star Wars, eta Indiana Jones eta Tiburon (Jaws) eta hauek oso ospetsuak izan dira, milaka aldiz entzun ditugu telebistan, gero horren parodiak egin dira, horren kontzertuak egin dira… Osea (beraz) askotan horrelako inkontziente kolektiboko parte bihurtu dira. Edo La mision (The Mission)… Badaude pila bat horrela gelditu direnak eta nik uste horregatik dela.

B1
2019-09-12
  • Malutafilms
20770136
00:02:49
561