Udaberriko astenia
Negutik udaberrirako aldaketa gogotsu hartzen dugu: eguraldia hobetzen da, argi-orduak luzatzen dira eta gehienetan kalean denbora gehiago pasatzeko planak egiten ditugu. Nekea eta indar falta ere agertzen dira, ordea, udaberriarekin batera.
Udaberriko astenia esaten zaio urte-sasoi horretan sumatzen dugun nekeari. Horri buruz mintzo da Karmele Gurrutxaga psikologoa Eitb.eus-eko bideo-pasarte honetan. Osorik ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Argazkia: Pxhere
HIZTEGI LAGUNGARRIA Ohi baino. Ohikoa baino, normalean baino... Pertsonen aldartearengan eragin handia duten bizipenak. Pertsonen egoeran, pertsonen umorean eragin handia duten bizipenak. Bizitzara itzultzen ari garen garai hauetan. Covid aurreko bizimodura itzultzen ari garen garai hauetan. Loaren nahasteak. Lo egiteko arazoak. Bere onera itzultzeko. Norberaren ohiko egoerara itzultzeko, ongi zegoen unera etortzeko. |
Karmele Gurrutxaga psikologoa. Udaberriko astenia batez ere, batez ere, nekearekin, indar-faltagatik, indar-faltarekin eta gogo-faltarekin lotzen den ba sentsazio nahiko nabarmen bat da. Egia da e, populazio guztiak ez duela pairatzen, eta badirela faktore batzuk ba nolabait joera handiagoa eragin dezaketenak, ez?, ohi baino nekatuago, ohi baino lo egiteko behar gehiago edo energia gutxiago sentitzea batez ere e, udaberri-sasoi honetan.
Aurten besteetan baino, bueno, intzidentzia handiagoarekin jabetu naiz, agian antsietatea edo egonezina garai honetan areagotu izanarena ere, ezta? Orduan, egia da, bueno, azken bi urteetan, urte, ba garai berezi samarrak bizitzen ari gara, emozioengan eta pertsonen aldartearengan eragina handia duten bizipenak izan ditugu, pilatzen joan zaizkigu, eta baliteke, agian, nekea eta indar-falta baino, edo horrekin batera, antsietatea eta egonezina areagotu izana ere.
Bizitzara itzultzen ari garen garai hauetan norbera barrutik bizirik edo bizitzeko indar gutxirekin dagoenean, ba horrek ere gatazka bat sortzen duela hala? Beharbada pozik egon beharko nuke, hobeto egon beharko nuke, eta ez dakit zer gertatzen zaidan. Eta horrekin batera, loaren nahasteak pertsona batzuengan ere intzidentzia berezia dute [du]: egun luzeagoak dira, egunak luzatzeko joera hartzen dugu… Eta, aldiz, ba gorputzak ba nolabait, bere onera itzultzeko, atsedenerako bere denbora ere behar du, pertsona batzuen kasuan oraindik eta denbora gehiago, bai? Hau da, badirudi badaudela faktore biologiko eta, bueno, naturakoak edo atmosferikoak esan dezakegunak [ditzakegunak], ba eragiten dutela elkarren artean, eta horiek eramaten gaituztela asteniaren fenomeno horretara.